Trebakuntza-saioak egiaztatze-deialdietako aplikazio informatikoetan 2018

Argitaratua: asteartea, 27 martxoa 2018, 8:08
Habe anagrama

Egiaztatze-deialdietan baliatzen diren aplikazio informatikoetan trebatzeko, bi orduko aurrez aurreko zenbait saio antolatu ditu HABEk aztertzaileentzat, bereziki egiaztatzegintzan inoiz aritu ez direnentzat:

  • Gasteizen (Lakuako Gizarte Etxea- Etxanobetarren bidezidorra, z/g.) apirilaren 18an, 09:00etatik 11:00etara edota 18:00etatik 20:00etara.
  • Leioan (Leioako KZgunean Jose Ramón Aketxe plaza, 11) apirilaren 20an, 09:00etatik 11:00etara edota 18:00 etatik 20:00etara.
  • Donostian (Okendo KZgunea Kultur etxea: Nafarroa Etorbidea, 7) apirilaren 17an, 10:00etatik 12:00etara edota 18:00etatik 20:00etara.

Saioak doakoak izanik, parte hartzeko ezinbesteko baldintzak dira:

  • HABEk 2017-2018 ikasturtean egingo dituen egiaztatze-deialdietan aztertzaile izateko onartua izatea.
  • Esteka hau baliatuz martxoaren 27tik apirilaren 11ra izena ematea.