TPACK eredua

Argitaratua: osteguna, 11 abuztua 2016, 12:14
TPACK

2006an azaldu zen lehenengo aldiz TPACK eredua (Technological Pedagogical Content Knowledge, alegia, Teknologia, Pedagogia eta Edukiari buruzko Ezagutza). Egun, erreferentzia-ereduetako bat da irakasleen gaitasun digitalez edota IKTak eta irakasleen prestakuntzaz ari garenean. 

Funtsean, hiru ezagutzen elkarreragin konplexua hartzen du aintzat: 

  • irakatsi behar den edukiari buruzko ezagutza
  • ezagutza didaktikoa/pedagogikoa 
  • ezagutza teknolologikoa. 
Ereduaren arabera, izaera hirukoitzeko ezagutza modu eraginkorrean indarrean jar dezaketenak izango dira irakasle trebeak. Irakatsi nahi den arloko ezagutzan aditua izatea ez da nahikoa, beraz, eta beste bi arloak ere hartu behar dira kontutan.

Lehenengo agerpen hartatik, garapen handia izan du; besteak beste, eskuliburu bat argitaratu zen 2008an, webgune bat badu eta ereduarekin lotutako argitalpenak ugari dira. 2013an, aldez aurretik idatzitako artikulua berrikusi eta berriz argitaratu zuten Koehler, Mishra eta Cain-ek, Journal of Education aldizkariaren 193. zenbakian: What is technological pedagogical content knowledge? Artikulu hori berori, gaztelaniara itzuli eta argitara eman da 2015an, Virtualidad, Educación y Ciencia aldizkarian: ¿Qué son los Saberes Tecnológicos y Pedagógicos del Contenido (TPACK)?, berriki Punya Mishrak berak Twitterren gogorarazi duenez.

tpac.org webgunetik jasotako irudia

Comments