The Routledge Handbook of Spanish Language Teaching

Argitaratua: ostirala, 6 martxoa 2020, 2:44
The Routledge Handbook of Spanish Language Teaching

Liburu mardula plazaratu zuen Routledge argitaletxe akademiko ospetsuak 2018ko azaroan gidaliburuen bilduma baten baitan; "The Routledge Handbook of Spanish Language Teaching" du izenburu lanak. Izenburua hori izan arren, gaztelaniaz dago ia guztia; azpititulua bera ere hizkuntza horretan dago: "Metodologías, contextos y recursos para la enseñanza de español como L2". Testuingurua testuinguru, ekarpen baliagarriak ditu gure esparrurako.

Mundo osoko hirurogei egile adituk baino gehiagok idatzi dituzte liburua osatzen duten berrogeita lau kapituluak. Javier Muñoz-Basols, Elisa Gironzetti eta Manel Lacorte izan dira editoreak eta egile horien artean badaude gurean aritu diren hainbat, Daniel Cassany, Jasone Zenoz, Francisco Herrera Jiménez, Susana Martín Leralta, Carmen Ramos-Méndez, Esperanza Román-Mendoza, Anna Rufat eta Francisco Jiménez Calderón, besteak beste. 

Bost atal nagusitan daude sailkatuta kapituluak:

  • Ikuspegi metodologikoak eta curricularrak.
  • Gaitasun linguistikoak eta komunikatiboak.
  • Alderdi linguistikoak eta gramatikalak.
  • Testuinguru sozialak eta kulturalak.
  • Erreminta didaktikoak eta baliabide profesionalak.

Ikuspegi teorikoak eta osagai praktikoak uztartzen dira. Kapitulu guztiek dute antzeko barne-egitura; alderdi teorikoa lantzeaz gain, jarraibide metodologikoei ere erreparatzen zaie eta garatutako gaiei buruz gehiago jakiteko funtsezko erreferentziak ematen dira bukaeran.

HABE Liburutegian dago alerik; horrez gain, kapitulu bat, Jane Arnoldek motibazioaz eta autonomiaz idatzitakoa eta Irakasbil dagoeneko iruzkindua hain zuen, argitaletxearen webgunean irakur daiteke osorik edota bertatik jaitsi.

Beste eduki interesgarriak

Jane Arnold

Jane Arnold: autonomia eta motibazioa

"The Routledge Handbook of Spanish Language Teaching: metodologías, contextos y recursos para la enseñanza del español L2" liburuan dago Jane Arnoldek idatzitako "Autonomía y motivación" kapitulua. HABE liburutegian badago liburuaren alerik; dena den, sarbide irekian ere jarrita dago. Ikaslearean autonomia landu du Arnoldek kapituluan, HEOCaren oinarrietako bat hain zuzen.