Testu-ereduak C2 Mintzamena: Zer dakar giza genomaren mapa berriak?

Argitaratua: asteazkena, 13 uztaila 2016, 12:39
mintzamena c2

Ekintza komunikatiboa: Komunikabideetan bere arloko gai bati buruz, modu eraginkorrean, azalpen tekniko bat ematea.

– Egun on. Bueno, geneek duten funtzioa zehaztu dute, zein egiteko daukaten geneek eta elkarrekin zein erlazio duten. Zergatik da hain inportantea informazioa?

– Ba, hain justu, ez dutelako bakarrik eman informazioa geneek zer egiten duten, baizik eta gene ez diren genearen eremuak ere zer egiten duten esplikatzen saiatu dira, eta hori da iraultzaileena-edo, edo pausorik handiena. Aspalditik zekiten genea ez zirela bakarrik geneak. Genoman, geneaz aparte, ba, beste zati asko daude; hasiera batean, zabor-genea ere deitu zioten, ez zekitelako zer egiten zuen. Uste zuten ez zeukatela inolako funtziorik, eta, horregatikan, genomaren zati funtzionalean, ustez funtzionatzen zutenak-edo geneak ziren, eta horretan zentratu ziren. Baina horiek genomaren % 2 bakarrik dira. Gerora joan ziren jakiten geneetaz aparte beste eremu horiek ere funtzioak zituztela eta, hain justu, askoren funtzioa zen geneak piztu eta itzaltzea, eta martxan zeudenean ere zenbateraino jarri martxan, zenbat proteina ekoitzi, adibidez, ezta? Eta zati horri begiratu diote baita ere. Genoma osoa hartu dute aintzat, eta ikusi dute genomaren % 80 behintzat funtzionala dela, eta 120 funtzio baino gehiago deskribatu dituzte. Horien artean, esan ditugun gene-etengailu edo piztu edo itzaltzeko balio duten zati horietako 4 milioi identifikatu dituzte. Eta horiek guztiek ematen dute pista nola funtzionatzen duen genoma osoak, eta ez bakarrik geneak.

– Beraz, genomaren funtzioak identifikatu, eta horrekin egiten dute mapa, aurrera begira

lan egiteko. Zer lan egiteko, Ana?

– Bueno, ba, kasu hauetan gehien-gehiena nabarmentzen dutena da, noski, hobeto ezagutuko ditugula, bai gaixotasunak nola sortzen diren, eta gaixotasun horien aurkako bideak-edo topatzeko modua emango dutela. Eta horretan daude orain jarrita orain begi guztiak; adibidez, ba, minbizia, minbizia jada badakite ez dela minbizi bat, lehen minbizia deitzen zen hori minbiziak dira, eta minbizi bakoitzak funtzionatzen du modu desberdinera. Ba, nola sortzen diren, zein genek parte hartzen duten, bakoitzaren parte hartzea zenbaterainokoa den, gene horiek zein eremutatik kontrolatzen diren eta hori guztia, adibidez, ba, da jakin nahi duten gauzetako bat; edo baita ere balioko du gaixotasun autoimmune deitzen zaienak, bada, kron gaixotasuna edo artrosia eta... horrelako gaixotasunak, ez direnak gene bakar bati lotuak (ze gene bakar bati lotuta dauden horiek askoz hobeto ezagutzen dituzte, ezta, ba, hemofilia eta fenizetonuria), baina oso konplexuak diren horiek (minbizia, diabetesa...) , horiek denak hobeto ezagutzeko eta horien aurkako tratamenduak bilatzeko, horretarako balioko du.

– Oso ondo. Ba, hortxe, mundu mailan garrantzia hartu duen albistea. Ana Galarraga, eskerrik asko.

– Ba, eskerrik asko zuei.

 

Ana Galarragari elkarrizketa

Euskadi Irratia: Faktoria irratsaioa (2012-09-06)