Testu-ereduak C2 Mintzamena: Egile-eskubideak aro digitalean

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 12:50
mintzamena c2

Ekintza komunikatiboa: Euskal Kulturgileen Kidegoko ordezkari batek, irratian, gai zalantzagarri bat argitze aldera, egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren inguruko argibideak ematea.

Egile-eskubideak aro digitalean

 

 

Kazetaria: Igor Estankona, 39 urte, Arteagan jaioa, zuzenbidean lizentziatua. Ongi etorri, Ekosferara.

Igor Estankona: Eskerrik asko.

Kazetaria: Entzun ditugun gogoeta hauetako asko ezagunak izango dituzu. Zein azpimarratuko zenuke horien artean lehenik?

Igor Estankona: Ez dakit. Atentzioa ematen dit horrek, “debalde jaitsi” horrek, ezta? E, kriminalizazio horrek, sarean eskuragai dagoena eskuratze hutsagatik, ez? Nola pasatu diguten guri beldurra eta errua hor dagoen eta eskuragai dagoen zerbaitena, ez? Oso garai nahasiak dira, ez dira sinetsi behar bere horretan datuak, gauzak ez dira zuriak edo beltzak.

Kazetaria: Beraz, ez duzu argi ikusten jaisten duena, debalde jaisten duena, debalde deskargatzen duena denik kulpante edo errudun. Ez duzu hori argi eta garbi ikusten.

Igor Estankona: Ez, ez dut argi eta garbi ikusten, zeren eta, e, bueno, honi buruz zertxobait gehiago ikasten ari naizen honetan, konturatzen naiz, e, badagoela paradigma bat aldatzen ari dena, badagoela industria bat lehen medioen jabe zena eta orain ez dena hain medioen jabe. Eta hori izan daiteke aukera bat artistarentzat edo izan daiteke tranpa bat artistarentzat. Orduan, bueno, erreflexioa interesgarria iruditzen zait: “Nor ari gara loditzen?”, hori izango litzateke galdera.

Kazetaria: Bueno, guk espero genuen zuk egitea ohiko defentsa egile-eskubideena, eta abar; eta, bueno, gizon aproposa zara, gainera, zuzenbidean lizentziatua. E, egile-eskubidea, ez dakit jendeak badakien zer den edo zer kontsideratzen den. Zuk nola definituko zenuke?

Igor Estankona: Bueno, egile-eskubidea da bakoitza izatea jabe bere sorkuntzarena. Eta bakoitza den heinean jabe bere sorkuntzarena, ez estatuak, ez multinazionalek, ez enpresek, ez liokete esan behar nola erabili, nola konpartitu, zein copyright jarri, nola eskualdatu; kobratu nahi badu, kobratu dezala; libre utzi nahi badu, libre utzi dezala… Hori da aldatu dena.

Kazetaria: Baina, nahi baldin badu, eskubidea behar luke, edo, modua behar luke, bere sormenetik bizitzeko.

Igor Estankona: Bai, bai. Bere sormenetik bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dut pertsonalki, aldarrikatzen dugu EKKIn, baina galdera egiten diogu geure buruari hori segurtatzeko zein ote den biderik interesgarriena, zer izango den etorkizunean bideragarri, eta, ez guk, baizik eta autoreek beraiek, askok, esaten digute, beharbada liberatu behar garela, lehenengo eta behin, gaur egun jabetza intelektuala ulertzeko dagoen modu hertsi horretatik, non lotzen den beti errekaudazio hutsarekin, non lotzen den beti litigiositatearekin, eta epaiekin, eta poliziarekin, eta isunekin; eta ez kulturaren zabalkundearekin, kulturaren gozamenarekin, dagokiona ordaintzearekin, gustura ordaintzearekin…

Kazetaria: Bueno, orain ni behartzen nauzu, pixka bat, SGAE eta horrelakoak defendatzera, nolabait esateko. E, alegia, e, bai, kultura zabaldu behar da, baina sortzaileak badirudi bizi behar duela horretatik, eta ez dakit oraingoz askoz modu egokiagorik topatu den…

 

 

 

Igor Estankona: Orduan, zelan da posible sortzaileak erreta egotea SGAErekin?  

Kazetaria: Konforme. Baina antzerako eskema esaten nuen. Bueno, EKKI aipatu duzu. Zer da EKKI?

Igor Estankoa: Bueno, EKKI SGAE da, ez? EKKI CEDRO da, EKKI EGEDA da, DAMA da. EGIDE da. E, otu ahal zaizkizun Europako beste edozein egile-eskubideen agentziak bezalakoa da. EKKIk legea aplikatu behar du.

Kazetaria: Esan dezagun, EKKI — barkatu, Igor — Euskal Kulturgileen Kidegoa dela, eta, bueno, nolabait, antzerako erakunde baten funtzioa bete nahi duela-edo.

Igor Estankona: Bai, bai, horregatik pixka bat leundu nahi nuen hasierako, hasieran egin dudan diskurtso hori, ze legepean ari gara gu ere, egile-eskubideen kudeaketa kolektiboa esleituta daukagu, errespontsabilitate hori daukagu, jendearen izenean kobratzen dugu. Baina, esaten ari garen gauza bakarra da, kontratua, egile-eskubideen agentzia batekin, autoreak berak agindu behar duela nolakoa behar duen izan. Autore bati, beharbada, gehiago interesatu dakioke lan baten kudeaketa kolektiboa zukutzea baino, beharbada, zabaltzea; beharbada, jakitera ematea; beharbada, e, beste bide batzuk urratzea. Ez dakit, dena dago aldaketa bete-betean, bai? Eta gu ere — onartu behar dizut — pixka bat galduta gaude.           

Kazetaria: Ikusten da gogoeta sakona egiten duzula, baina, klaro, aldi berean, guzti horiekin, neurri batean, arrazoia ematen zaio inolako eskubiderik onartu edo aitortu nahi ez duen jendeari, eta, beharbada, enpresei, ezta? Orduan, hor, pixka bat… labaina da.

Igor Estankona: Bai, oso labaina da. Gu printzipio batzuetan oinarritzen gara. Guk esan dugu: Norbaitek etekin ekonomikoa ateratzen badu beste baten sormen-lanetik, etekin ekonomiko horren zati bat dagokio sormen-lan horren autoreari edo eskubideen titularrari. Bi: Gu ez gara etorri atzokotua dagoen industria zaharrik mantentzera. E, esperantza guztia gal dezala, zentzu horretan, lehengo musikaren industria zahar horrek, zeinak berak egiten zuen apropriatu musikarien eta interpretarien-eta horien sormen-lana. Osea, gu, zera, ez dakit zelan esan, uztarri berririk jartzera ez gatoz.   

Hiru: Badago kultura bat popularra dena eta herriarena dena, eta hori, horren erabilpenak izan beharko luke librea eta unibertsala. Eta horrela jarrai genezake gure dekalogoarekin; baina, bueno, hitzak dira, baina praktikan jartzen ahaleginduko gara.

Igor Estankonari elkarrizketa

Euskadi Irratia: Ekosfera irratsaioa (2016-04-28)