Testu-ereduak C1 Entzumena: Garoña, noiz arte?

Argitaratua: asteartea, 12 uztaila 2016, 12:13
entzumena c1

Ekintza komunikatiboa: Jendaurrean egindako adierazpenak ulertzea, baldin eta gaia ezaguna badu. Ñabardura eta xehetasunez ere ohartzea.

Garoña, noiz arte?

Kazetaria:                          Joseba Barandiaran, egun on.

Elkarrizketatua:                Egun on.

Kazetaria:                        Gizartean, Garoñaren inguruko hizpidea zentralaren segurtasunak jarri izan du, baina Gobernuaren eta energia-enpresen arteko elkarrizketa hauetan gai nagusia ez da,         antza, segurtasuna, errentagarritasuna baizik. Kontaiguzu.

Elkarrizketatua:          Bai, hala da. Bueno, segurtasuna ez da gai bat, ezta?, istripua izateko probabilitatea edo balizko istripu baten kalteen zenbatekoa ez daude negoziazio-mahai horretan. Errentagarritasunaren gaineko eztabaida soil bat da, eta hor hiru aldagai nagusi daude: batetik, egin beharreko inbertsioak; ezarritako zergak (erabilitako erregaiaren gainekoak, nagusiki), eta, hirugarrenik, ustiaketa-baimenaren iraupena, ezta?, oraingoz 2013ko uztailera artekoa dena eta 2019ra luzatzeko asmoa legokeena. Izan zergak jaitsiz, izan ustiapen-baimen hori luzatuz, pentsatzen dut industriak bere errentagarritasuna bermatua izango lukeela, ez? Azken finean, pentsatu behar dugu Garoña, bueno, zentral nuklearrik txikiena dela Espainian, zaharrena izateaz aparte; eta, akaso, industriak presiobide gisa ere erabili lezake negoziazio zabalago batean, ez? Baina, printzipioz, Garoñak jarraituko zuela, ba, Raxoiren promesa bat izan zen. Eta mahai honek hiru hanka dauzka: industria da bat; Gobernua da bestea, eta hirugarrena, nolabait, da gizartea, ez? Eta industria eta Gobernuaren esku badago, ba, posible da akordioren bat lortu, konponbideren bat lortu eta enpresak martxan jarraitzea; hirugarren hanka izango da gakoa, presio sozialean, alegia.

Kazetaria:                       Mila esker eta bihar arte, Joseba.

Elkarrizketatua:             Bai, hurren arte eta ondo izan.

 

Joseba Barandiarani elkarrizketa

Euskadi Irratia: Faktoria irratsaioa (2013-02-18)