Testu-ereduak C1 Entzumena: Euxebio eta Xatur ametsetan

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 1:31
entzumena c1

Ekintza komunikatiboa: Telesail batean, hitanoa adierazkortasunez baliatuz, bi lagunek osatutako esketxa ulertzea.  

Euxebio eta Xatur ametsetan

Euxebio eta Xatur ametsetan

 

 

Xatur: Euxebio, ez nian sekula pentsatuko lortuko genuenik!

Euxebio: Ezta neuk ere, adiskide! Ezta neuk ere!

Xatur: Hemen gaudek, pottolo-pottolo. Bost negozio martxan, hamahiru enplegatu, kontu-korrontea diruz lepo; eta, onena dena: andregaiak gure zain, oporretara joateko.

Euxebio: Horixe, horixe; horixe duk onena.

Xatur: Eusebio, bazekiat zer ari haizen pentsatzen!

Euxebio: Hi! Eta, horrela, derrepentean hanka egin eta, satorrak lur azpian bezala desagertuko bagina, e?

Xatur: Tira, Eusebio, faborez!

Euxebio: Ahalegintxo bat egin eta pentsa ezak buruarekin! Gu biok…  guk biok Benidormen, dirua barra-barra poltsikoan… ha!

Xatur: La Rusia! Imajinatzen diat: piszina, eguzki ederra, bermuta azeitunekin, otarraina, lo-kuluxka goxo-goxoa, afari eder bat… hi! Eta… bi neska-katxarro bakoitzak, aldamenean! Mmmm…

Euxebio: Eta, eta hurrengo goizean? Piszina, bermuta azeitunekin, eguzkia, otarraina, lo-kuluxka goxoa eta afaria. Eta bi neska-katxarro aldamenean, eee!! Desberdinak, noski! Kar-kar-kar.

Xatur: Bai, bai, bai. Guztiz desberdinak, gainera. Hi! Konforme!

Euxebio: Goazemak, Xatur!

Xatur: Eee… bueno, ezin diat Euxebio. Ezin zioat horrelakorik egin Margaritari.

Euxebio: Motel, motel, begira, begira! Bazatozek. Beti pentsatu izan diat on puska bat haizela, Xatur! Eta, gaur, nire desgraziarako, ikusi diat halaxe dela.

Margarita (taberna kanpoaldetik): Xaturrrrrrr?

Xatur: Ez, Euxebio, ez nauk on puska bat, koldar galanta baizik. Zergatik ez diat kasurik egin!

Euxebio: Xatur, Xatur, Xatur, imajina ezak: gu biok, izenak ere aldatuta. Hi, Luis Alberto; eta ni, Frantzisko Jose, e! Telenobeletan bezala, e!!

Xatur: Bai, imajinatzen diat. Ahots goxo bero bat, esanez: Luis Alberto, bihotza, nahi al duzu zuku bat?

Margarita (guztiz ernegatuta): Xatur!!

Xatur: Zer kristo, gero! Goazen hemendik!

Eusebio eta Xaturren esketxa (Goenkale)

Youtube (2013-07-28)