Testu-ereduak C1 Entzumena: Europako Batasuneko buruzagien Bruselako biltzarra

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
entzumena c1

Ekintza komunikatiboa: Komunikabideetan, gai orokorren inguruan, albiste baten inguruko analisia ulertzea.

Europako Batasuneko buruzagien Bruselako biltzarra

Europako Batasuneko buruzagien Bruselako biltzarra


 

Begira noraino iritsi garen: Europar Batasuneko 27 herrialdeetako buruzagiak iruzur fiskalaz hitz egiteko Bruselan dira gaur, eta egunkari askok aipatu ere ez dute egiten albistea. Ikusi besterik ez dago Europar Batasuneko goi-bilerei geroz eta garrantzi gutxiago ematen zaiela.

Gaia, dena den, oso garrantzitsua da: gastuak gehiago murriztu ezin direnean, ikusi behar dena da nola handitu litezkeen diru-sarrerak. Iruzur fiskala bilioi bat euro kostatzen zaie batasuneko 27 herrialdeei; Espainiako Barne Produktu Gordin osoa adina.

Paradisu fiskalen kontrako borroka ezinbestekoa da, baina arazoa da paradisu fiskal horiek, batasunetik kanpo ez ezik, batasun barnean ere badaudela. Austriak eta Luxenburgok, esaterako, uko egiten diote informazio fiskala gainerako sozioekin trukatzeari, eta, horrez gain, hor dago Jersey irlaren inguruko eskandalua ere: hau Erresuma Batuko parte da, baina frantziar kostaldetik gertu dago, eta munduko paradisu fiskalik handienetakoa da.

Buruzagi europarrak jabetzen dira esku artean duten arazoaz eta kolpean onarpen handia jaso lezakete; horretarako, nahikoa lukete paradisu fiskal horien kontrako neurri esanguratsu bat hartzearekin, biharko prentsan titular handietara ekartzeko moduko neurria hartuko balute. Ez  dago, ordea, horren beldurrik, bozeramaileek jada aurreratu baitute ez dela ezer ikusgarririk espero behar gaurko bileratik. Bada, erabaki garrantzitsurik ez badute hartzen, ez daitezela harritu hurrengo goi-bilera batean egunkariek oraindik ere tarte txikiagoa eskaintzen badiote
albisteari.

Torquemada, Jesús
Euskadi Irratia: Faktoria irratsaioa (2013-05-22)