Testu-ereduak B2 Entzumena: Txernobilekoa igarri euen sagarretan

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
entzumena b2

Ekintza komunikatiboa: Komunikabideetan, ohiko gai baten inguruan, elkarrizketa bat ulertzea.

(Bizkaieraren erabilera-eremurako)

Txernobilekoa igarri euen sagarretan


Bittorrek esaten zuen hemen ere igarri zela Txernobilekoa; hurrengo urtean sagar-lorak beltzituta agertu ei ziren erradioaktibitateagatik. Ahatea animalia sakratua zela esaten zuen. Usoa asko gustatzen zitzaion, eta hazi ere egiten zituen.

Txernobilekoa igarri euen sagarretan

Nik uste dot, e… naturarekin euki euezen zerak pe, ba, nik hartzen neutzezan. Nik badakit, esate baterako, bada,  Txernobilekoa gertatu zanean da hori,  da sagarrak-eta loran hasten zirenean,  da Txernobilekoa gertatu ta handik urtebetera, eta esan eusten, ba, berak igerri euela. Berak igerri euela, ze beran ortuan-da, beren baratzean eukite euezen, ba,  sagarrak-eta, loran hasi ziran eta orrie botaten… da harek orriek baltzituta. Da berak igarri euela ta honaino be etorri zala. Honaino be heldu zala, hori, ba, hango erradioaktibidadearen kontue.

Da gero, ba, beste… hegaztiek eukiteozen, nik uste dot, nahiko estimedu. Berak, ahata, ahata esate zeuen — ez dakit hor egon zan herri zerean ere — hegaztie sakratua bezela euki euela eta… Hori ahatana, eta gero usoak. Usoak be bai. Hemen Santamaiñek izaten dira eta  Santamaiñetan, uste dot, beragaz, beren etxean, ze bere ama be ezetu nauen — ta anaia Xanti be bai —, da baten bazkaldu giñun usoa. Ni jan bakoa nitzen eta berari usoa hegaztirik, ba… eta usakumea, usakumea jan giñun. Berari gustaten jako eta hemengo  zeran sartzen zalako. Berak hazi egiten euzen, ganera, usakumeak-eta. 

AHOTSAK.COM

Juan Mari Atutxa (Dima)

Erabilerarako baldintzak

Eduki honek Creative Commons Aitortu-Partekatu baimena du. Lizentzia librearekin banatzen da, cc-by-sa lizentziapean. Material hau berrargitaratu, kopiatu, erreproduzitu eta banatzea zilegi egiten du; baita eratorritako obrak sortu eta helburu komertzialetarako erabiltzea ere. Egiletza aipatzea beharrezkoa da eta baldintza berean banatu behar da (Aitortu-Partekatu baimenarekin).