Testu-ereduak A2 Entzumena: Xabierren istripua

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
entzumena A2

Ekintza komunikatiboa: Lagunek, bera jakinaren gainean jartzeko xedez, egiten dizkioten kontaketen ideia nagusia ulertzea.

Xabierren istripua


Nerea:    Zer, Xabier? Zer gertatu zaizu?

Xabier:   Istripua izan dut gaur goizean. Semaforo baten aurrean nengoen geratuta. Atzetik Volkswagen gorri bat etorri da abiada handian, eta nire autoa jo du.

Nerea:   Zer zorte txarra, ezta?

Xabier:   Bai. Kolpea eman didanean, berehala konturatu naiz lepoa minduta neukala. Eta, erietxean, medikuak esan dit fisura bat daukadala zerbikaletan.

Nerea:   Eta beste autoaren gidariak zer egin du?

Xabier:  Ondo portatu da. Berak eraman nau erietxera. Onartu du bere errua eta paperak egiten lagundu dit.