Testu-ereduak A1 Mintzamena: Urrunetik aparkatzea

Argitaratua: asteartea, 7 otsaila 2017, 1:09
mintzamena a1

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean, jakin-mina asetzeko asmoz, aplikazio baten oinarrizko funtzionamendua azaltzea, galde-erantzun sinpleen bidez.

Ainhoa: Zertan ari zara telefonoarekin, Olatz?

Olatz: Bada, aparkatzen, neska!

Ainhoa: Telefonoz aparkatzen?? Hara, hori ere ba al dugu?

Olatz: Oso erraza da. Aplikazio bat deskargatu, eta kito!

Ainhoa: Abantaila asko izango ditu, orduan?

Olatz: Bada, bai. Oso erosoa da. Eta, gainera, merkeagoa.

Ainhoa: A bai? Zergatik?

Olatz: Posible delako aparkatzeko denbora laburtzea; edo… luzatzea. Txanponekin, ordea, ezin da hori egin.     

Ainhoa: Bada… deskargatu beharko dut aplikazio hori.

Olatz: Orain, presaka nabil. Lagunduko dizut gero.

Ainhoa: Primeran! Gero arte.

Olatz: Agur, bai.