Testu-ereduak B1 Entzumena: Ostatu bila

Argitaratua: asteartea, 17 maiatza 2016, 3:20
entzumena b1

Ekintza komunikatiboa: Ostatu batean logela hartu ahal izateko, harreragileak eta bezeroak elkar ulertzea.

Harreragilea: Arratsalde on. Zer nahi duzue?

Edurne: Logela bila gabiltza. Baduzu gelarik gaur gauerako?

Harreragilea: Bai, zorteko zaudete. Bakarra daukagu hutsik.

Edurne: Egia esan, bi logela nahi genituen. Bakoitzak berea. 

Harreragilea: Tamalez, goi-denboraldian gaude. Logela bakarra daukagu, baina bi ohekoa. Ez al dizue balio?

Edurne: Mmmm… tira, bada. Zenbat kostatzen da?

Harreragilea: 50 euro gaueko, biharamuneko gosaria barne. Zortzietatik hamarretara da gosaritarako tartea.  

Edurne: Ados. Ostatu hartuko dugu orduan; ezta, Manex?

Manex: Hala beharko du, bai.

Harreragilea: Ederki. Edozer behar baduzue, deitu niri. Gau osoan izango naiz hemen, harreran.

Edurne: Eskerrik asko.

Harreragilea: Zuei. Gabon pasa eta bihar arte.

Edurne eta Manex: Bihar arte.