Testu-ereduak B1 Irakurmena: Istripua

Argitaratua: asteazkena, 28 iraila 2016, 12:38
irakurmena b1

Ekintza komunikatiboa: Egitura linealeko kronika labur bat ulertzea, betiere, gaia orokorra eta ohikoa bada.

 

Istripua

GIZARTEA – PERTSONA BAT ARIN ZAURITU DA

Istripu batek ilara luzeak sortu ditu Andoainen

Agentziak | Erredakzioa

2016/01/19

Ezbeharrak bost kilometro eta erdiko auto-ilarak eragin ditu N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan, eta lau kilometrokoak A-15 autobian, Iruñeko noranzkoan.

Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu goizean, N-I eta A-15 errepideetan, Andoainen (Gipuzkoa). Ezbeharrean, pertsona bat arin zauritu da.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 07:30 aldera gertatu da. Seat Ibiza bateko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan, eta autoa ezkerreko erreian geratu da, buelta emanda.

Gidaria arin zauritu da, eta ez dute ospitalera eraman behar izan.

eitb.eus

Albisteak/Gizartea (2016/01/19)

(Moldatua)