Testu-ereduak B1 Irakurmena: Gurutze Gorriaren ikastaroa

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 9:37
irakurmena b1

Ekintza komunikatiboa: Eskualdeko astekari batean, informazioa eskuratu asmoz, ikastaro baten ingurukoak ulertzea.

 

Gurutze Gorriaren lehen laguntzarako ikastaroa

Biktimen hasierako ebaluazioa zelan egin, pertsona bat konorte barik dagoenean zelan lagundu, lipotimia kasuak, bihotzekoa, trauma anitzeko biktimak... Durangaldeko Gurutze Gorriak kasu horietan lehen laguntza ematen ikasteko ikastaroa antolatu du.

Durangon izango da ikastaroa, ekainaren 20tik uztailaren 14ra, astelehenetik eguenera, 18:30etik 21:30era.

 

Boluntario izateko balio du ikastaroak

 

Gurutze Gorrikoek azaldu dutenez, edonork egiteko moduko ikastaroa da, eta, kurtsoaren amaieran gaitasun-proba gaindituz gero, diploma bana emango zaie parte-hartzaileei. Ikastaroak boluntario izateko balio du, eta, gainera, ur-sorospeneko ikastaroa egiteko baldintzatako bat da.

 

Izena eman edo informazio gehiago gura duenak formacion- durango@cruzroja.es helbidera idatzi dezake; edo, bestela, 600 989 551 telefonora deitu. A.U.

 

Anboto astekaria

(416 zk / 3.or.)