Testu-ereduak B1 Entzumena: Hondartzan laguntza eske

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
entzumena b1

Ekintza komunikatiboa: Ezezagun batek, egoera jakin bat konpontzearren, ematen dituen jarraibideak ulertzea.

Udatiarra: Egun on, laguntzerik bai?
Bertakoa: Esan, zer duzu?
Udatiarra: Hondartzara etorri naiz. Bainu bat hartzeko asmotan nabil, eta ez dakit arropak eta non utzi.
Bertakoa: Lasai! Kabinak dauzkazu horretarako.
Udatiarra: Eta garestia al da?
Bertakoa: Ez. Bi eurorekin goiz osorako daukazu.
Udatiarra: Eta non gordeko dut kabinako giltza, bainua hartu ahal izateko?
Bertakoa: Lasai horregatik! Giltzaren ordez, erloju moduko bat ematen dizute. Eskumuturrean jartzen da, eta, uretan sartuta ere, ez dago galtzeko arriskurik.
Udatiarra: Mila esker zure laguntzagatik!
Bertakoa: Ez horregatik, eta gozatu bainua!