Testu-ereduak B1 Entzumena: Gu ta gutarrak 5

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 9:06
entzumena b1

Ekintza komunikatiboa: Irratian, erregistro estandarrean, gai orokor baten inguruan egindako elkarrizketa informal bat ulertzea.

 

Esataria: Piztu dezagun telebista, piztu dezagun telebista.

 

Esataria II:  Astelehen honetan, ETB 1eko jatorrizko “Gu ta Gutarrak” bueltan izango da: elkarbizitza gehiago, lehiakide berriak, nobedade eta sorpresa ugari, youtuberrak… Ausartu zaitez Julen Telleriarekin atearen beste aldera igarotzera. “Gu ta Gutarrak 5”, astelehen gauean, estreinaldia ETB 1en.

 

Esataria: Bueno, ondo asko dakizue Euskal Telebistan, ETB 1en, gauero gaztetxoek ikusten duten saioa dela “Gu ta Gutarrak”. Bosgarren denboraldira iritsiko da datorren astelehenetik aurrera, eta berrikuntzak eta sorpresak ere izango ditu. Guztiak Julen Telleriak aurkeztuko ditu. Julen gure aspaldiko laguna da, hemen ibilitakoa, Faktorian. Aupa, Julen!

 

Julen Telleria: Egun on. Aspaldiko partez, berriz bueltan.

 

Esataria: Bai, hemen. Bere sorlekura etorri da.

 

Julen Telleria: Bai. Bekaldia hemen egin nuen, Faktorian. Zuekin hasi nintzen.

 

Esataria: Ondo erakutsi genion bidea, eta begira nora iritsi den, e! “Gu ta Gutarrak” saioaren aurkezle; eta, gainera, arratsaldeetan galdu behar ez den saioa: “Akabo bakea”, Gaztean, arratsaldeko 5etan hasita.

 

Julen Telleria: Ahalegintzen gara hura ere txukun egiten. 

 

Esataria: Julen, bosgarren denboraldia. Esplika iezaguzu: 5 zenbakiak sekulako garrantzia izango du.

 

Julen Telleria: Bai, 5 zenbakia izango da, pixka bat, erreferente-edo, ezta? Batetik, hori, bosgarren edizioa izango delako. Bosgarren edizioa “Gu ta Gutarrak” bere horretan hartuta, zeren eta, jada, seigarren edizioa genuke “High School” kontuan izango bagenu… baina reality-arekin izango litzateke bosgarren edizioa: izango dira bost neska, bost mutil, eta, gero,  oraindik ere errebelatu ezin den sekretu bat: bost… beste zerbait. Oraindik ere, ezin da esan.

 

Esataria: Bost mutil, bost neska eta beste bost…

 

Julen Telleria: Aaaaa… ikusiko da zer.

 

Esataria: Ezin duzu esan zer?

 

Julen Telleria: Pasa beharra dago atearen beste aldera hori deskubritzeko, klaro.

 

Esataria: Bale, eta ateak ere bost izango dira…

 

Julen Telleria: Bost ate izango ditugu, baita ere. Zertarako? Oraindik ez dakigu, ikusiko da.

 

Esataria: Bueno, sekulako arrakasta lortu du “Gu ta Gutarrak” saioak, esan dugu “High School” egiten ari zaretela. “High School” beste gauza bat izan da, ezta? Lehiaketa moduko bat, ez?

 

Julen Telleria: Diferentea izan da. Hemen, kasu honetan, ez da reality-rik egon. Hemen izan dira gaztetxoak, ikastetxeak, batzuk besteen kontra, eta esperimentu moduan-edo probatu genuen; nik neronek, pertsonalki, ikaragarri ondo pasa dut, bestela ere gustatzen zaidalako, bada, gaztetxoekin-eta tratua izatea, ezta? Harremanetan egotea. Eta izan da gauza erabat desberdina. Denak izan dira erronkak, jolasak egin ditugu platoan, puntuak lortu dituzte, batzuk sailkatu dira, aurrera egin dute, beste batzuk bidean geratu dira. Eta, memento honetan, oso oker ez banago, jada badaukagu High School-eko lehendabiziko finalista izango dena; aste honetan deskubrituko da bigarren finalista; eta ostiralean jokatuko da finala. Eta lortuko dugu, bueno, ezagutuko dugu Euskal Herriko ikastetxerik jatorrena edo onena edo txapelduna zein den.

 

Esataria: High School-eko irabazlea.

 

Julen Telleria: Hori da.

 

Esataria: Bueno, bada, ezin dugu gehiago kontatu. Hemendik aurrera, jada, High School ikusi aste honetan, eta, datorren astelehenean. Gaueko bederatziak eta hogei aldera-edo izaten da.

 

Julen Telleria: Buelta horretan, bai.

 

Esataria: Jarri ETB 1, eta ikusi “Gu ta Gutarrak”, Julen Telleriak aurkeztuta.

 

 

Julen Telleriari elkarrizketa

                                                                    Euskadi Irratia: Faktoria irratsaioa (2016-04-06)