Testu-ereduak B1 Entzumena: Etxebizitza

Argitaratua: Monday, 16 May 2016, 9:48 AM
entzumena b1
  • Atala:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 292
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Bi lagunek, gai ezagun bati buruz, elkarri esaten dizkiotenak ulertzea.

Etxebizitza

Alazne: Ikusten al dituzu atzeko etxe haiek, Iñigo?

Iñigo: Bai. Berriak al dira?

Alazne: Bai, aurten eraiki dituzte.Salduta omen daude ia guztiak. 

Iñigo: Garestiak izango dira, ezta? Erdigunetik gertu daude…

Alazne: Beno, denetik dago. Logela bakarrekoak merkeagoak dira.

Iñigo: Halere, garesti edo merke, gehienak erosita daudela esan duzu…

Alazne: Hori dio jendeak. Hainbeste krisi, eta begira!

Iñigo: Dirua esku gutxitan dago, baina asko mugitzen da. Nire ustez, etxe merkeagoak eraiki behar dira, eta alokairua bultzatu.

Alazne: Bai, hortik doa etorkizuna. Kultura aldatu beharra dago. Epe laburrean, baina, ez dut aldaketarik ikusten.

Iñigo: Gurean, inork ez du alokairuan bizi nahi. Denok eduki nahi dugu etxebizitza bat.  

Alazne: Arrazoia daukazu. Erdialdeko Europan, adibidez, etxebizitza bizilekua da, ez jabetza.

Iñigo: Horrela da, bai. Alemanian, esaterako, gobernuak neurriak hartu zituen alokairua merkatzeko. Han, gazte gutxi bizi dira gurasoen etxean.

Alazne: Hemen ere, alokairua merkatuko balitz, gazte gehiago joango lirateke gurasoen etxetik.

Iñigo: Egia da, ez zaizu arrazoirik falta.