Testu-eredua C2 Mintzamena: Neodimioa

Argitaratua: asteazkena, 2016(e)ko uztailaren 13(e)an, 12:23(e)an
mintzamena c2

Ekintza komunikatiboa: Elkarrizketatua izanez gero, erabateko jariotasunez gai jakin bati buruzko azalpenak ematea.

Desafio edo mehatxu nagusitzat aipatzen dira maiz petrolioarena amaiera, klima-aldaketa, biodibertsitate-galera, baina, nonbait, beste batzuk ere badira hor bazterretan ezkutuka; bereziki, lehengai batzuk, batere pentsatu gabe segurutzat eta ugaritzat jotzen ditugunak. Horietako batez artikulu jakingarria idatzi berria du ARGIAn Pello Zubiriak. Generadore modernoetan eta, bereziki, aerosorgailuetan erabiltzen den neodimioaz. Zenbait lehengairen urritasunak baldintza lezake gure garapena, eta zenbait herrialde posizioak ari da nonbait hartzen, lehengai horiek eskura izateko. Adibide eta abiapuntu, Pellok neodimioaren kasua hartzen du: haize-errotak egiteko erabiltzen den lantanido edo lur arraroa. Kontu hau bi hitzetan Pello Zubiria:

 – Egun on. Zertan dago kontu hau?

 – Ba, entzuleari esanik ni ez naizela kazetari bat gai hauetan espezialista, baizik eta saiatzen naizena gai nire ustez interesgarriak direnak ulertu zerbait eta irakurleari pasatzen, amateur bat naizela aitortuta, ba, konparazio bat izan liteke zer gertatu zaigun telefono mugikorretako koltanarekin, esate baterako; hau da, badira material batzuk, gainera izenak ere ezagutzen ez ditugunak, zuk aipatu duzu lantanidoa, neodimioa, koltana eta hor badira izen oso... (proteo eta prometeo eta mito griegoak aipatzen dituzten izenak)... bueno, gutxi dira edo, beharbada, ez hain gutxi munduan material horiek, baina ez dira oso errazak lortzen gaur egun ditugun produkzio-sistemekin; normalean joaten dira beste material askoz bilatuagoen ondoan: pues, aluminioaren ondoan joaten dira horietako batzuk, burdinaren ondoan beste batzuk edo kobrearen ondoan beste batzuk, eta abar. Orduan... zer gertatzen da? Ba, nahiz eta material hauetako bakoitzetik gutxi behar den, behar dela puntu oso berezi eta estrategikoetan; hau da, telefono mugikorrek koltana behar baldin badute, eta koltana kapaz baldin bada Kongon dagoen barne-saltsan sekulako eragina izateko, eta esan nahi dudan barne-eragina edo saltsa da jende asko hiltzea, ba haize-errotetan iman onak eta agoante luzekoak edukitzeko, ba, neodimioa behar da. Gutxi behar da, baina munduan ez dago asko, merkatura gutxi iristen da (ez da erraza), eta hor sortzen den saltsa horrek eramaten gaitu galdera honetara: hau da, haize-errotaz, energia berriztagarriz mundua betetzeko adina material ba al daukagu? Hau da, munduak ba al du mugarik, gure progresuak ba al du mugarik, eta sortzen ditugunean gure amets horiek, hau da energia zikinak energia garbiz ordezkatzeko, hor ez al dago mugarik? Bueno, horretaz da neodimioaren istorio hori.

 

Pello Zubiriari elkarrizketa

Euskadi Irratia: Ekosfera irratsaioa (2012-03-02)