Testu-eredua C2 Mintzamena: Bero-energia berreskuratzen

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
mintzamena c2

Ekintza komunikatiboa: Bere jakintza-esparruko gai baten gainean elkarrizketatua izatea, entzuleei gaiarekiko interesa sorraraziz eta diskurtsoa entzuleen beharretara egokituz.

Bero energia berreskuratzen


Kazetaria: Ane Irazustabarrena, kimikaria, donostiarra, 46 urte, Teknalian Programa zuzendaria Industria eta Garraio sailean. Egun on, ongi etorri.

AI: Eskerrik asko. Egun on, Iñaki.

Kazetaria: Antza denez, zenbait industriatan, energia asko behar den zenbait industriatan, gero aprobetxatu beharko litzatekeen berotasuna, energia, alferrik galtzen da. Esaguzu zein industriatan gertatzen den hau eta zein den arazo eta, aldi berean, aprobetxatzeko moduko aukera hori.

AI: Bai, industria hori Energy Intensive Industries edo energia-intentsitate handia behar duen industria izango litzateke. Eta hor barnean sailkatzen dira, adibidez, altzairutegiak, bidrio-egileak, fundizioak, zementu-enpresak edo zementu-industria; horiek dira, hein handi batean, ez? Zein da arazoa? Beno, bada, hauek konpetitibitatea, industria-konpetitibitatea galtzen ari dira, eta, orduan, hor ikusten dute aukera bat, ez? Energia, bada, beraiek beroa, edo galtzen duten bero hori aprobetxatu, eta horrekin, bada, beno, gauza asko egin daitezke, eta horrek, bada, bere konpetitibitatea hobetuko luke.

Kazetaria: Alegia, konpetitibitatea galtzen dute energia asko gastatzen dutelako eta energia hori garestia delako.

AI: Hori da.

Kazetaria: Eta hor errekuperatu nahiko lukete…

AI: Hori da.

Kazetaria: Eta, “Tasio” izeneko proiektua sortu da, zuek koordinatzen duzuena. Lau urte iraungo duen proiektua da. Esaguzu zer proiektu den hori.

AI: Ba, Tasio proiektuak, hain zuzen, gai hori jorratzen du. Tasio proiektuarekin —Teknaliak koordinatzen du—, hiru industria hauetako, Energy Intensive-edo hauetako sartu ditugu proiektuan bertan: altzairutegi bat, zementu-egile bat eta bidrio-egile bat. Eta horietan nahi duguna da beraiek, nolabait, aprobetxatzen ez duten bero hori xurgatu edo absorbatu, eta, bero horrekin, elektrizitatea sortu nahi dugu. Orduan, oso proiektu anbiziosoa da; 2 megavatio energia elektriko sortu nahi ditugu zementera batean. Eta hau Errumanian izango da, “Holcim” Europa mailako zementera handian Errumaniak duen planta batean.

Kazetaria: Konparazio bat egiteko, esango diet, Ane, gure entzuleei, hau dela, gutxi gorabehera, azken aldi honetako sorgailu eoliko handienetako baten potentzia: 2 megavatio, idea egiteko.

AI: Bai. Hori da, hain zuzen. Eta kasu honetan, bada, Holcim-ek nahi duena da bere barne-erabilerarako erabili elektrizitate hori. Baina bai da lehen aldiz industrian horrelako… lehen aldiz egiten da, ez, horrelako, bada, ORC teknologian oinarriturik, bada, beroa absorbatu eta elektrizitatea , bada, tamaina horretan sortu.

Kazetaria: Bada, bejon dagizuela. Lau urteko programa da eta izan dezazuela, bada, beno, aukera proiektu horiek guztiak betetzeko. Ane Irazustabarrena, Teknaliakoa, mila esker, egun ona izan.

Al: Mila esker zuei, eta egun on baita ere.

Ane Irazustabarrenari elkarrizketa

Euskadi Irratia: Ekosfera irratsaioa (2014-11-23)