Testu-eredua C2 Entzumena: Edgar Morin filosofoaren gogoeta

Argitaratua: asteazkena, 13 uztaila 2016, 11:43
entzumena c2

Ekintza komunikatiboa: Komunikabideetan filosofo-aditu batek egindako hausnarketa ulertzea.

Lehenengo aldiz, Edgard Morin filosofo frantziarraren liburua best-seller bihurtu da. Stephan Hezel indignatuarekin batera idatzi du. Honela zioen aste honetan Madrilera egindako bisitan: “Nik idatzi dudana diagnostiko bat da; honela jarraitzen badugu, katastrofera goaz: atmosferaren usteltzea, arma nuklearren zabalkundea, fanatismoak, horrek guztiak amildegira garamatza. Probableena da. Hori jakinda, ez dut salbazioa iragartzen duen mesiasa izan nahi, soil-soilik esan nahi dut inprobable den hori ere egia bihur litekeela. Bizi izan dudalako esaten dut. 1941garrenean, alemaniarren garaipenak garaiezina zirudien. Katastrofea nola ikusten dudan? Ez dut ikusten, ez dakit esaten ez noiz ez nola gertatuko den, edota katastrofe-katea izango den edo apokalipsi bakarra. Baina edozein sistema ez baldin bada gauza bere barne-arazo funtsezkoa konpontzeko, edo barbariean amiltzen da, edota errotik aldatzen da soluzio berriak aurkitzeko. Itxaropen horretaz hitz egitera etorri naiz; itxaropen ezari lotutako itxaropenaz.”

 

Aldazabal, Jokin

Euskadi Irratia: Ekosfera irratsaioa (2012-03-26)