Testu-ereduak C1 Idazmena: Spam

Argitaratua: asteazkena, 13 uztaila 2016, 11:31
idazmena c1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 421
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Hedabideetan zerbaiten kritika egitea, gogoeta eragiteko asmoz.

Spam

Aste honetan, gutun-azal laranja bat iritsi zaigu etxera. Ez zeukan ez zigilurik, ezta igorlearen izenik ere. Harriturik, bizilagunen postontzietako zulotxoetatik begiratu dut, eta, besteetan ere antzeko gutun-azalak zeudela ikustean, nirea zuzen-zuzenean paperontzira bidaltzea erabaki dut, propaganda izango zelakoan. Baina paperontzira botatzekotan nengoela, zerbaitek agindu dit ez egiteko, mezu garrantzitsu bat egon litekeela gutun-azal laranja horren barruan, eta zabaltzeko. Eta zergatik jakin gabe, halaxe egin dut.

Auzoko erretorearen idatzi bat zekarren gutun-azalak, eta berau irakurtzean berehala gogoratu naiz berriki irratian entzun dudan berri batekin. Antza denez, gotzainak biziki kezkaturik daude mezatara oso jende gutxi joaten delako. Biztanleriaren % 18 baino ez da hurbiltzen apaizengana. Eta bere gutunean erretoreak dio gustatuko litzaiokeela ni elizan ikustea. Ez al gara denok, tarteka, amaren etxera joaten? Ba, erretorearen iritziz, halaxe joan beharko genuke denok elizara, pozaren pozez, postrea eta ogia esku artean daramatzagula.

Une batez, erantzun bat idaztea bururatu zait, baina azken paragrafoak lapurtu dit gogoa.«Honezkero jakingo duzuenez, laster hasiko dira teilatuko konpontze-lanak. Espero dugudenok laguntzea». Ai, ene, orain badakit zer dela eta ikusi nahi nauen erretore jaunak elizan...

Azkenean, postontzira iristen zaizkidan SPAM guztiak bezalaxe, paperontzira bidali dut gutuna.

 

Etxaniz Rojo, Xabier

Berria (2007-12-27)

(moldatua)