Testu-ereduak C1 Mintzamena: Garajean aparkalekua dutenei ezkaratzeko giltza eman edo ez

Argitaratua: asteartea, 12 uztaila 2016, 2:09
mintzamena c1

Ekintza komunikatiboa: Auzo-bilera batean gai bati buruzko argudioak argi garatzea eta, alderdi nagusiak ongi nabarmenduz, egoeraren berri argi ematea.

Garajean aparkalekua dutenei ezkaratzeko giltza eman edo ez


Egun on, denoi. Eskerrik asko bilerara etortzeagatik. Bileraren helburua da, aurreratu nizuen bezala, erabakitzea aparkalekuen jabeei ezkaratzeko giltza eman edo ez. Administraria ni naizenez, esan behar dizuet aparkaleku horien jabeek, legez, ez dutela baimenik garajera oinez jaisteko. Abokatuak esan dit aparkalekuaren jabe izateak autoz sartzeko eskubidea soilik ematen duela, eta ezkaratzeko igogailutik garajera oinez jaisteko eskubidea gurea bakarrik dela, bizilagunena.

Aurrekoa kontuan hartuta, bi aukera ditugu: alde batetik, legea alde daukagula ikusita, ezkaratzeko giltzarik ez ematea aparkalekuaren jabeei; beste aukera izango litzateke giltzaematea, baina baldintza jakin bat jarrita. Eta baldintza hori da aparkaleku horien jabeek ere ezkaratzeko gastuak ordaintzea, bizilagunok egiten dugun bezalaxe: ezkaratzeko argiteria, igogailuaren matxurak edo etorkizuneko berritze-lanak guk bezalaxe ordaindu beharko lituzkete.

Zer iruditzen zaizue?