Testu-ereduak C1 Idazmena: Berako Udalaren agurra

Argitaratua: Monday, 16 May 2016, 12:19 PM
idazmena c1
  • Atala:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 328
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa:  Berako udalak, bere web-gunean, argibideak eskaintzea, herritarrak jakinaren gainean jartzeko asmoz.

Berako Udalaren agurra

Ongi etorri Berako Udalaren web-gunera, ongi etorri Berara.

Webgune honek gure herriaren leiho zabala izan nahi du. Bertan, beratarrek zein kanpotarrek behar duzuen informazioa aurkituko duzuela espero dugu.

Tresna hau erabilita, Beran bizi garenok udalaren jardunaren berri jakinen dugu, eta edozeinek udalarekin harremanetan jartzeko modua ere izanen du.

Hemen ikusten ahal dira udalaren antolaketa, eskaintzen diren zerbitzuak, egin gogo diren proiektu nagusiak, hurrengo egunetarako kultur eta kirol agenda, hainbat motatako eskariak egiteko ereduak…

Izan ere, erran daiteke udalak bertze egoitza bat eraiki duela: egoitza elektronikoa, astean zazpi egunez eta egunean hogeita lau orduz zabalik dagoena. Horren bidez, herritarrak bere administrazioarekin egin behar dituen tramite eta gestio anitz egiten ahalko ditu etxetik mugitu gabe.

Baina, horretaz gainera, herriari buruzko berri jakingarriak ere jarri dira interesa duten guztien eskura: jarduera ekonomikoaren atalean, gure merkataritzari eta industriari buruzko datuak zehazten dira; herriko geografia eta historia ikasteko argibideak ematen dira; eta turismoari lotutako informazio garrantzitsua (eta eguneratua) ere eskaini nahi genuke.

Zuen parte-hartzea bertzerik ez da falta. Pausoa eman, sartu barrenera, eta eman zuen iritzia. Zuen laguntza beharrezkoa dugu, baliabide hau egiazki erabilgarria eta egunetik egunera gero eta hobea izan dadin.

Espero zaituztegu.

Berako Udalaren web-orria

                                                                                                  http://bera.eus/ayuntamiento/saludo/