Testu-ereduak B2 Idazmena: Urteko lehen maskarada

Argitaratua: Monday, 16 May 2016, 11:05 AM
idazmena b2
  • Atala:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 334
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Egunkari batean, irakurleak jakinaren gainean jartzeko, kultur emanaldi baten aipua idaztea.

Urteko lehen maskarada


Zalgize herrian hasiko da gaur aurtengo maskarada garaia, Zuberoan; maiatzera arte luzatuko da

Lau hilabetez, gaurtik maiatzaren bigarren astera, satira, kritika eta gehiegikeria dantzaz, musikaz eta bertsoz agertuko da Zuberoako plazetan. Maskarada sasoia hasiko da gaur, Zalgizen (Zuberoa). Izan ere, herri horretakoak eta Irurikoak dira ikuskizuna jokatuko duten aktore gazteak. Duela hamar urte bezala, indarrak batu dituzte, hamalau agerraldi prestatzeko.

Jean Etxegoienek zuzendu zuen 2004ko taldea, eta, aurten ere, hark hartu du ardura dantzariak eta kantariak gidatzeko. Arnaud Basahon izango da Kabana Handia; Beñat Larrori izango da Pitxu; Bettan Hokik Buhame Jaunarena egingo du; Joel Kodega jende prestuaren jaun gisa ariko da; Audrey Keheillek anderearena egingo du; Fabrice Etxegoienek laborariarena; eta Fabienne Keheillek, laborarisarena.

Iaz bezala, bi emakumek jokatuko dute Xorrotxena: Elodie Arrosagaraiek eta Maialen Larrorik.

Datorren igandean, otsailaren 9an, Atharratzen arituko dira; 16an, Ainharben; martxoaren 2an, Altzürükün; 9an, Eskiulan; 16an, Idauze-Mendin; eta, 23an, Arrokiagan.

Jende askok ohitura du arratsaldeko emanaldira joateko, 15:00etan, baina maskarada, berez, goizean hasten da, 10:00ak aldera, barrikada haustearekin.

MASKARADA

Noiz. Gaur, 10:00etan.

Non. Zalgizeko plazan.

 

Berria-ko erredakzioa (2014-02-02)

(Moldatua)