Testu-ereduak B2 Idazmena: Txangoa Pirinioetara

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 11:25
idazmena b2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 384
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Mendiko elkarte baten blogean, mendizaleak animatu asmoz, txango baten berri ematea.

Uztailean Pirinioetara

Uztailaren 19an eta 20an Pirinioetako Izas eta Roya kanalak batuko dituen mendi-ibilaldi zirkularra antolatu dugu. Oraindik taldea osatzeko lekua geratzen da; beraz, mendia eta lagunartea uztartu nahi badituzu, eman izena uztailaren 14a baino lehen.


 Zapatuan (uztailak 19), Formigal ingurutik irtengo gara, eta, Izas kanala zeharkatuz, Candanchun dagoen Pepe Garces aterpean amaituko dugu ibilaldia. Ibilbidean zehar, nahi izanez gero, GR-11 arrastoa laga, eta hainbat gailur egiteko aukera izango dugu: Campo de Troya, Punta Lapazuso, Pico Royo edo Punta Tres Huegas.

Domekan, berriz, Pepe Garces aterpetik irten eta, Roya kanalean zehar, Formigalera bueltatuko gara. Domekan ere izango da aukerarik gailurren bat edo beste egiteko. Aukeran izango ditugu Vertice de Anayet, Garmo de Izas, Pico Arroyetas edo Pico Culibillas.

Behin betiko ibilaldiak mendian bertan erabakiko ditugu, eguraldia eta elkartuko garen taldearen ezaugarriak aintzat hartuta.

Prezioak:

  • Bazkideek: 50 euro.
  • Bazkide ez direnek: 60 euro.

*Prezioan autobuseko joan-etorria, zapatuko afaria eta loa, eta domekako gosaria sartzen dira.

Izena emateko azken eguna: uztailaren 14a (25 lagunentzako tokia hartu dugu). Izena emailez eman nahi baduzu, bidali ordainagiria morkaiko@morkaiko.net e-postara, harremanetarako datak zehaztuz.

 

Kontu zenbakiak:

  • Kutxabank: 2095 5036 54 1060129326
  • Laboral Kutxa: 3035 0007 27 0071104751

Animatu, eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!

ElgoiBARREN.net

Morkaiko Mendi Elkartea (2014-07-08)

(Moldatua)