Testu-ereduak B2 Mintzamena: Telefono-zerbitzura kexaka

Argitaratua: asteartea, 12 uztaila 2016, 10:41
mintzamena b2

Ekintza komunikatiboa: Erakunde batean, ezezagunei, erreklamazio zehatz bat egitea, azaldutakoaren inguruan konponbidea eskatuz.

Telefono-zerbitzura kexaka


Bezeroa:           Egun on! Askotan deitu dut zuen telefono konpainiara, baina inork ez dit erantzun! Horregatik nago hemen gaur!

Enplegatua:   Egun on. Lasaitu eta eseri zaitez, mesedez. Zein da zure arazoa? Zer egin dezaket laguntzeko?

Bezeroa:           Telefonoaren linea ez dabil ondo azken egunotan. Gainera, elkarrizketak gurutzatzen direnez, beste batzuen solasak entzuten ditut!

Enplegatua:   Ulertzekoa da zure amorrua, baina batzuetan horrelakoak gertatzen dira. Ahaleginduko gara lehenbailehen konpontzen.

Bezeroa:           Normala iruditzen al zaizu beste batzuen hizketaldiak entzun beharra? Hilabete honetako faktura merkeagoa izango da, ezta?

Enplegatua:   Zoritxarrez, ezin dugu horrelakorik egin. Kontratuan jartzen du horrelako gorabeherek ez dutela murrizten hileko kuota.

Bezeroa:           Horixe behar genuen! Emadazu erreklamazio-orri bat! Telefonoa ondo edo gaizki ibili, kopuru bera ordaindu behar al dugu? Hori al da zerbitzu ona ematea? Ez dut ezer ulertzen.

Enplegatua:   Enpresa guztiek daukate gorabeheren gaineko jokabide bat. Nik horren berri eman besterik ez dut egiten. Bete ezazu erreklamazio-orria eta erantzungo dizugu. Gure enpresan badauzkagu abokatuak, eta beraiek bideratuko dute gorabehera hau.

Bezeroa:           Ba, ez zaie lanik faltako! Erabiltzaile askok dute arazo bera!

Enplegatua:   Barkatu eragozpenak, berriro ere, eta emadazu erreklamazioa mesedez. Jendea daukat zain. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.