Testu-ereduak B2 Entzumena: Lehen Mundu Gerra Bertsotan

Publicado: asteartea, 14 de otsaila de 2017, 08:09
entzumena b2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Nivel:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Visitas: 568
  • Comentarios: 0
  • Favoritos: 0

Ekintza komunikatiboa: Gertakari baten kronika egiten duten bertso musikatuak ulertzea, nahiz eta esamolderen batekin gorabeherak izan.  

Lehen Mundu Gerra bertsotan



1

Zorigaiztoan fundatutako

Alemaniako gerra.

Aise nahi zuten eskuperatu

gure erreinu ederra;

oraindik ere bada Frantzian

dirua eta indarra.

Lehen zen bezala ipintzeko

izango dugu beharra.    

 

4

Zepelin zaharrak bonbaz beteak,

goiko oroien tartean.

Milaka mina itsasoan eta

sumarinoak urpean;

Horiek sumatzen ibili dira,

berrogei eta lau urtean.

Kaiser Parisen ez da sartuko

Wilson bizi den artean.

 

2

Amorratuak ziruditela,

etorri ziren Frantziara.

Orain esaten errazago da

orduko gure trantzea.

Jeneral Foch-ek eman diete

uste ez zuten partxea.

Mereziko du diamantezko

estatua bat jartzea.

 

5

Gerra gaizto hau eman zutela,

hau da bosgarren urtea.

Horiek besteren interesarekin

hartu nahi zuten partea.

Ingeles eta amerikano,

gu bezain jende fuertea,

alemaniarrei eman diete

izugarrizko kolpea.

 

              3

Aleman batek niri esana,

biok geundela kafean:

«Kaiser agintzen ikusiko da

laster Parisko Gortean».

Zepelinekin airetik eta

sumarinoak urpean,

disgustu asko eman digute

joan deneko lau urtean.

 

              6

Laguntzaileak nondik dituen

ezagutu du Frantziak.

Geure setari eutsi diogu,

ez ginen dudan hasiak.

Biba gerra honetan gure fabore

ibili diren guztiak;

nire partetik ematen dizkiet

eskerrak eta graziak.

Txirritaren bertsoak (Lete/Valverde)

X. bertso-sorta (Alemaniyako gerra)