Testu-ereduak B2 Entzumena: Jokoa ez da errenta

Argitaratua: osteguna, 29 iraila 2016, 1:04
entzumena b2

Ekintza komunikatiboa: Lagun bati, arazo bat gainditzen laguntze aldera, aholkuak ematea, haren jokabidearen alde txarrak nabarmenduz.

Jokoa ez da errenta

 

Oihana: Burumakur sumatzen zaitut, Iñaki. Zer duzu?

Iñaki: Hainbeste nabarmentzen al da?

Oihana: Badakizuaurpegia arimaren isla dela. Tira, hustu barru hori.

Iñaki: Arazoak ditut jokoarekin.Gainezka egin dit, eta familiakoek ez dakite ezer.

Oihana: Ederra, panorama!! Eta, noiztik? Makina txanponjale horietan jokatzen al duzu?

Iñaki: Ez, ez! Frontoian. Zor handiak egin ditut denbora gutxian, eta emaztearen diruak ere gastatu ditut. Galduta nago!

Oihana: Aditu, mesedez!Lehendabizi, emazteari kontatu behar diozu den-dena.

Iñaki: Badut asmoa, baina… ezin!

Oihana: Zulotik ateratzeko, hori da lehen urratsa: familiari aitortzea.

Iñaki: Eta, zorrak?

Oihana: Ahaztu zorrak orain! Ludopatia gainditzeko zentro batera jo behar zenuke. Badaude espezializatutako zentro oso onak.

Iñaki: Lotsa ematen dit, baina ez daukat beste erremediorik.

Oihana: Ez daukazu lotsatu beharrik! Gizarteko beste arazo bat da, eta gero eta zabalduago dago.

Iñaki: Bai, izena emango dut zentro horietako batean. Dena dela, emaztea galduko dut, kasik ziur.

Oihana: Ez dezazula pentsa! Agian, lagundu egingo dizu. Gauzak garbi esanez gero, ulertuko du, seguru asko.

Iñaki: Jokoa ez da errenta…

Oihana: “Hobe kapoia erreta”, eransten zion gure aitonak.

 

Comments