Testu-ereduak B2 Entzumena: Idoia Etxeberria harri-jasotzailea

Argitaratua: asteartea, 12 uztaila 2016, 9:51
entzumena b2

Ekintza komunikatiboa: Tokian tokiko hizkeran ematen diren hedabideetako elkarrizketak ulertzea.

Idoia Etxeberria harri-jasotzailea


Esataria:           Idoia Etxeberria, arratsalde on.

Idoia:                Arratsalde on.

Esataria:           Eta zorionak.

Idoia:                 Bai, eskerrik asko.

Esataria:           Gaur egindako lanarekin gustura geratu zara, ezta?

Idoia:                 Bai, gaurkoarekin bai.

Esataria:           Abuztuan, bi jasoaldi eman zenizkion 100 kiloko harri kubikoari. Gaur, berriz, zortzi. A, zer marka! Espero zenuen zortzi jasoaldi ematea?

Idoia:                 Bueno, gaur bagenekien lan hori egitea bageneukala, eta pixka bat ideia horrekin etorri gara... baina ez, gustura geratu gara egindako lanarekin.

Esataria:           Entrenamenduetan egiten zenuena bete dela esan dezakegu, beraz?

Idoia:                 Bai, bai.

Esataria:           Sentsazioak-eta onak izan dituzu, Idoia?

Idoia:                                    Bai, bueno pixka bat nerbiosa ez; lehen harri honekin kale egindakoan... bueno, lortu genuen marka bat egitea, baina ez genuen lortu gure lan bat egitea. Eta bueno, gaur ba, egindakoarekin behintzat gustura geratu gara, ez? Orduan zen sentsazioa egitea bageneukala eta ez genuela egin ez, eta gaur behintzat egindakoarekin gustura geratu gara eta ondo.

Esataria:           Hori da. Arantza hori behintzat atera duzu.

Idoia:                  Bai, bai.

Esataria:           Eta orain, aurrera begira, beste erronkarik bai?

Idoia:                                  Bueno, orain aurrerako ez daukagu pentsakizunik. Zer edo zer aterako da, baina... lanean segi beharra dago. Orain, momentuan behintzat, ez daukagu beste erreferentziarik hartuta-eta... Entrenatzen segi, hori bai, eta deitzen baldin badute ongi etorria izango da deia, ez?

Esataria:           Zu bestela, gainerakoan, gustura zabiltza egiten ari zaren lanarekin.

Idoia:                                  Bai, plazaz plaza-eta ondo gabiltza, inongo minik eta ezer ez daukagu... jendea ere ikusten gustura egoten da-eta...

Esataria:           Gaur, Martutenen, zer moduzko giroa izan duzue Idoia?

Idoia:                  Sagardo-dastaketak-eta zeuden eta. Ondo.

Esataria:           Girorik ez da falta izan, beraz.

Idoia:                                  Ez. Sagardo-dastaketan jende asko zegoen. Horixe, antzeman diot neure buruari bestetan baino nerbiosago, ez, esan dizudanagatik. Lehen harri honekin ez nuen nire lana egitea lortu-eta... gaur, ba, kezka hori baneukan: egingo nuen edo ez... ta, bueno, kezkarekin-eta nerbioak asentatu dira pixka bat lanean hasi garenean, baina... ez, ondo.

Esataria:           Oso ondo. Ba, Idoia Etxeberria, mila esker gurekin izategatik. Segi ondo-ondo.

Idoia:                  Bale, eskerrik asko. Agur

 

Idoia Etxeberriari elkarrizketa

Euskadi Irratia : Hiru Erregeen Mahaia (2014/10/12)