Testu-ereduak B2 Idazmena: Ibiltari elkartea

Argitaratua: asteartea, 12 uztaila 2016, 11:42
idazmena b2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 421
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Elkarte bateko kide izanik, bertako bazkide guztiei gutun bat idaztea, zerbait eskatuz eta zerbaiten berri emanez.

Ibiltari Elkartea

Bazkide hori:

Dakizun bezala, iazko azken batzarrean honako bi berrikuntza adostu genituen urte honetarako: kontabilitate-sistema hobetzeko aplikazio berria ezartzea, alde batetik, eta bazkide-txartela berritzea, bestetik.

Aplikazioaren ezarpenari dagokionez, aldaketa datorren astean egingo dela jakinarazi nahi dizut. Ondorioz, aurtengo diru-kontuen berri martxoan emango dugu, eta ez otsailean, orain arte bezala.

Bazkide-txartelak berritzeko, bestalde, kide bakoitzaren hainbat datu eta argazki bat beharko ditugu. Beraz, lehenbailehen elkartetik pasatzeko eskatu nahi dizut, zure datuak eguneratzeko. Ezin bazara etorri, mesedez, deitu telefonoz, edo bidali mezu bat gure ohiko helbidera.

Besterik gabe, laster arte.

 

Donostian, 2012ko otsailaren 3an.

 

Ibiltari Elkarteko idazkaria