Testu-ereduak B2 Idazmena: Gladiator filmaren kritika

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
idazmena b2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 590
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagunarteko foro batean, film baten inguruko kritika laburra idaztea.

Gladiator filmaren kritika


Aurreko asteburuan zineman izan nintzen, Gladiator ikusten. Benetan film ederra da! Russell Crowe da aktore nagusia, Maximus gladiadorearen rolean. Comodo enperadore krudelaren papera, berriz, bikain egiten du Joaquim Phoenix aktore ezagunak. Daukan gaizto-aurpegiak sinesgarritasuna ematen dio bere antzezpenari. Alderdi txarren bat nabarmentzearren, bi pertsonaia nagusien (Maximus eta Comodo) arteko kontrastea handiegia da: gaiztoa gaiztoegia da, eta ona, aldiz, onegia. Dena den, hori ohiko akatsa izaten da, sarritan, film epikoetan. Barkatzeko modukoa, beraz.

Bestalde, filma oso ondo girotuta dago, eta gidoia ederki landuta. Garai hartako Erromaren irudia bikain islatuta dago film osoan: soldadu eta gladiadoreen jantziak, Germaniako basoen paisaiak, garaiko koliseo edo borrokalekuak…

Giza pasioak eta sentimenduak ongi transmititzetik dator, nire ustez, filmaren arrakasta. Horrek ikuslearengan eragiten du.

Bukatzeko: aholkatzeko moduko filma da. Ikusi ez duzuenak joan zaitezte ikustera, merezi du-eta!

Felipe

Show comments