Testu-ereduak B2 Idazmena: Etxepeko gorabeherak

Argitaratua: osteguna, 29 iraila 2016, 1:24
idazmena b2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 580
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Etxepeko administrariak, bizilagunekin egindako bileraren ostean, hartutako erabakien berri idatziz ematea.

Etxepeko gorabeherak

 

Amurrion, 2016ko urtarrilaren 22an

Bizilagun agurgarriak:

Dakizuen bezala, aurreko ostiralean kontu batzuez eztabaidatzeko bildu ginen. Idatzi honen bidez, bilera hartan hartu genituen erabakien berri eman nahi dizuet. Bertaratu ez zinetenak ere, modu horretan, jakinaren gainean egongo zarete.

  • Garajeak: Urtean bitan garbitzen dira garajeak, eta hil honetan da lehen txanda. Bizilagun gehienen iritzia errespetatuz, erabaki zen egun horiek otsailaren 21a eta 22a izatea; asteazkena eta osteguna, hurrenez hurren. Aipatutako egun horietan, 9:00etatik 20:00etara,  autoek ezingo dute  garajean aparkatuta egon.

 

  • Eskailerak eta ezkaratza garbitzea: Bizilagun gutxi batzuek garbitzaile bat kontratatzea proposatu arren, gehienon iritzia izan zen garbiketa bizilagunen artean txandaka egitea zela onena.  Familia bakoitzak, egokitzen zaionean, ezkaratza eta eskailerak garbitu beharko ditu. Garbitzea egokitzen zaion familiari garbiketa-abisua utziko zaio etxeko atean, heldulekutik zintzilik. 

 

  • Txakur-usaina: Badakizue gure ezkaratzean ez dagoela galarazita animaliak edukitzea; baina, azkenaldian, kexa asko izan dira txakurrek uzten duten usaina dela-eta. Bileran hitz egin zen txakur horien jabeekin, eta arazoari konponbidea emateko konpromisoa hartu zuten.

Besterik gabe, agurtzen zaituztet.

Irene Galparsoro (Administraria)