Testu-ereduak B2 Entzumena: Eskola Txikien eguna

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 11:09
entzumena b2

Ekintza komunikatiboa: Eskola Txikien Egunaren berri emateko helburuz, antolatzaileetako batek tokiko komunikabide bati emandako azalpenak ulertzea.  

Eskola Txikien eguna


Kazetaria:Bueno, gaur hemen, Abaltzisketan, da Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna, ezta?

 

Elkarrizketatua: Hori da, bai. Aurten guri tokatu zaigu, bai, Eskola Txikietako Festa antolatzea.  

 

Kazetaria: Eta, bueno, zertan datza festa hau?

 

Elkarrizketatua: Festa hau datza… bueno, azken batean, nik uste dut ohitura dagoela, urtean behin behintzat, Eskola Txikietako jendea geuron artean elkartzeko bezala erabiltzea festa hau.  Eta bueno, gero, errebindikatzeko, azken baten, txikiak garela baina existitzen garela, eta jarraitu egin nahi dugula, behintzat, eskola txiki bezala funtzionatzen. Nik uste dut festaren lema, batik bat, hori dela.

 

Kazetaria: Hemen, herrian, zein urtetan sortu zen Txalburu Eskola?

 

Elkarrizketatua: 2004-05 urtean hasi ginen Txalburu Eskola bezala funtzionatzen. Orduan, hamasei haurrekin. Eta bueno, pixkana-pixkana haurrak ugaritzen joan dira, eta, orain, hogeita hamazazpi haur dauzkagu.

 

Kazetaria: Esan digute komedore edo jangela-zerbitzua ere baduzuela.

 

Elkarrizketatua: Bai, nik uste, gainera, beharrezkoa ere badela. Gaur egunean bizi garen bezala, bada, azken batean, gurasoak ere, denak, lanera joaten dira, eta horientzako ere, bai, zerbitzu hori eskaintzeko aukera daukagu, eta oso ondo, oso estimatua dago, bai.

 

Kazetaria: Zer-nolako gauzak ikusi ahalko ditugu orain festan?

 

Elkarrizketatua: Bueno, orain, aurrena, hasieran, harrera-ekitaldia izango da, 10:30ean hasiko dena; hori bukatu ondorenean, gero, haur-jolasak. Bada, azken batean, hiru areatan banatuta daude, adinaren arabera. Haur-jolasak bukatzen diren garaian, lekuko-aldaketa izango da. Lekuko-aldaketa Larrauli pasatuko diogu, eta, hurrengo urtean, haiek hartuko dute festa hau antolatzeko lana. Gero, ondoren berriz, bada, frontoian catering-a izango da.

 

Frontoi-atzean, berriz, etxetik norberak bazkaria ekartzen baldin badu ere, bada, bazkaltzeko lekua beraientzako jarriko da. Eta, arratsaldean berriz, bada, eskola txikitan ia tipiko bihurtu diren Pirritx eta Porrotx izango dira.

 

Kazetaria: Eta zer-nolako harrera du festa honek herrian? 

 

Elkarrizketatua: Harrera ona, izugarria izan da. Guk jende aldetik antzeman dugu… jendeak kristoren ilusioa hartu duela, denak lanerako prest azaldu direla. Beharra ere badago, zeren eta Abaltzisketa bezalako herri batek horrelako festa bat antolatu behar badu, jende guztiaren inplikazioa eskatzen du horrek. Baina… ez, ez, ondo. Deialdi bat egin besterik ez da izan. Lanerako gogoarekin eta ondo.

 

Eskola Txikien Festa

YOUTUBE (2014-06-14)