Testu-ereduak B2 Mintzamena: Entzierroei buruzko reality bat?

Argitaratua: Monday, 16 May 2016, 10:29 AM
mintzamena b2

Ekintza komunikatiboa: Ezagunei, aurrez aurre eta iritzia eskatuz, albiste bat jariotasunez kontatzea.

Entzierroei buruzko reality bat?


Entzierroei buruzko reality bat?

Josu: Jakin al duzue entzierroei buruzko reality-aren kontu hori?

Olatz: Eta hori? Zer arraio da hori?

Josu: Telebista-katea batek reality bat egiteko asmoa zeukan entzierroen inguruan. Itxura denez, pertsona sonatu batzuek entzierroa korritzea zen helburua.

Iñigo: Pertsona ezagunak korritzen? Lotsagarria iruditzen zait.

Josu: Kontua da aditu-talde batek prestatu behar zituela “korrikalari” ezagunak. Trebakuntza fisikoa, teknikoa eta psikologikoa jaso behar zituzten lasterka egiteko.

Olatz: Eta zergatik diozu “behar zituzten”?

Josu: Asmoa bertan behera geratu delako. Iruñeko alkatea eta Peñen Federazioa ekimenaren kontra azaldu dira. Hala ere, badirudi 2016an errealitate bihurtuko dela. Zuei zer iruditzen zaizue hau guztia?

Olatz: Ni reality-aren guztiz aurka nago. Hain tradizio handiko entzierroa ezin dugu “show” bihurtu. Penagarria litzateke!

Iñigo: Ados nago Olatzekin. Entzierroa korritzea oso gauza serioa da, eta errespetu handiz egin behar da. Horrelako programa batek kalte egingo lioke entzierroaren irudiari.

Josu: Zuen antzera pentsatzen dute alkateak eta peñek. Gutxi gorabehera, arrazoi horiek eman dituzte reality-aren aurka. Halere, auskalo datorren urtean zer gertatzen den!