Didakteka
Testu-ereduak B2 Mintzamena: Banketxeko gorabehera
- Atala:
- Jakintza arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak

- Atala:
- Jakintza arloa:
- Trebetasunak:
- Maila:
- Curriculum-arloak:
- Langaiak: Testu-ereduak
- Bisitak: 233
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ekintza komunikatiboa: Erakunde batean jasotako zerbitzu eskasagatik, aurrez aurre, kexa adieraztea, horri buruzko azalpenak emanez eta enplegatuak egindako galderei erantzunez. |
Banketxeko gorabehera
Bezeroa: Egun on.
Enplegatua: Baita zuri ere.
Bezeroa: Banketxeko zuzendariarekin hitz egin nahi nuke.
Enplegatua: Zer dela eta hitz egin nahi duzu zuzendariarekin? Neronek laguntzerik badaukat?
Bezeroa: Oso haserre nago. Lehengo batean, hamar euroko komisioa ordaindu behar izan nuen, dirua beste kontu batera aldatzeagatik. Bere garaian esan zenidaten zuen erakundeak ez duela transferentziengatik dirurik kentzen!
Enplegatua: Tira, lasaitu zaitez, ea argitzen dugun gertatu zitzaizuna. Banketxe honetako beste kontu batera aldatu al zenuen dirua?
Bezeroa: Ez, nire alabaren kontura egin nuen transferentzia, eta bera beste erakunde bateko bezeroa da. Baina horrek zer ikusi dauka, ba, ez baduzue transferentziengatik kobratzen?
Enplegatua: Hori ez da beti horrela. Kasuak eta kasuak daude. Dirua erakundez aldatzen denean, izaten da komisio txikiren bat.
Bezeroa: Orduan, iruzur egiten diguzue. Horixe da gertatzen dena. Hitz egin al dezaket zuzenean zuzendariarekin? Niri gertatua jakinarazi nahi diot.
Enplegatua: Zoritxarrez, ezinezkoa da eskatzen didazuna. Zuzendaria oso lanpetua dabil, eta horrelako gorabeherak guk geuk bideratzen ditugu.
Bezeroa: Hori al da bezeroa hartzeko modua? Ez nuen horrelakorik espero. Bezero egin nintzenean, oso bestelako gauzak aipatzen zenituzten. Tira, ekarri erreklamazio-orri bat, nire kexa idatziz agertzeko. Izango duzue, ezta?
Enplegatua: Jakina, eskubide guztia daukazu. Gure erakundeak garrantzi handia ematen dio bezeroen iritziari, eta ahalegintzen gara arazoak kontuan izaten.
Bezeroa: Ez dizut tutik ere sinesten. “Etengabeko hobekuntza,” “zero akats” eta horrelakoak aipatzen dituzue behin eta berriz, baina gero, egunerokoan, bost axola zaizkizue bezeroon kezkak.
Enplegatua: Sentitzen dut, jauna, eta ulertzen dut zure haserrea. Erantzungo diogu egin diguzun erreklamazioari. Orain utzi egin behar zaitut, beste bezero bat daukat-eta zain.