Testu-ereduak B2 Idazmena: Auzo-taxi zerbitzua

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 10:59
idazmena b2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 370
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Eskualdeko aldizkari digital batean, herritarrak informatzez gero, udalak eskaintzen duen zerbitzu baten berri ematea.

Auzo-taxi zerbitzua

Ekainetik aurrera martxan egongo da auzo-taxi zerbitzua

Gaur 19:00etan egingo duten osoko bilkuran proposatuko du udaleko gobernu-taldeak auzo-taxi zerbitzua arautuko duen udal-ordenantza berria. Ekainean ipini gura dute abian zerbitzua, eta horren inguruko zehaztasunak prentsa-ohar batean azaldu dira.

"Baserri-auzoetako herritarrei Zelaietara eta Traña-Matienara erraz eta eroso joan ahal izateko" aukera eskaintzeko helburua du, gobernu-taldearen arabera, zerbitzu berriak. Iñaki Rekalde Turismo, Komertzio eta Landa Garapen arloko zinegotziaren berbetan, "erraztasunak eman nahi dizkiegu herritarrei erosketak egiteko, medikuarenera nahiz bankura joateko". Gobernu-taldeak azpimarratu duenez, baserri-auzoetako hainbat herritarren eskariari erantzunez erabaki dute zerbitzu berria martxan ipintzea.

Gaur onartuko duten araudiaren arabera, autorik ez daukaten baserri-auzoetako bizilagunek erabiliko dute zerbitzua. Horretarako, "auzo-taxi" txartela eskuratu beharko dute euro bana ordainduta, eta auzogunetik Zelaieta edo Traña-Matienarainoko bidaia bakoitzeko 2 euro ordainduko dituzte, bidaiari-kopurua edozein delarik ere. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, bidai bi egin ahalko ditu egunean.

Astelehenetik barikura (07:30etik 20:00etara) eta zapatuetan (09:00etatik 14:00etara) egongo da auzo-taxi zerbitzua martxan. Domeketan, jaiegunetan eta abuztuan, berriz, ez da zerbitzurik eskainiko.

Anboto.org (Durangaldeko aldizkaria)

Abadiñoko berriak (2016-04-26)

(Moldatua)