Testu-ereduak B1 Mintzamena: Kuadrilla

Argitaratua: astelehena, 16 maiatza 2016, 9:55
mintzamena b1

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean, kuadrillako gorabehera bat konponbidean jartzea.

Kuadrilla

Oihana: Zer iruditu zitzaizuen Jonen jokabidea atzo?

Markel: Oso egoskorra da. Berak nahi duen tabernetara joan behar dugu beti!

Uxue: Izaera-kontua da. Beti izan da lider samarra.

Oihana: Eta zergatik uzten diogu nahi duena egiten? Nire ustez, berekoia da, ez liderra.

Markel: Denon artean erabaki behar genuke zer egin. Edo, bestela, txandaka.

Uxue: Bada, berarekin hitz egin beharko dugu. Horrela konpontzen dira arazoak. Ez dut uste hain tipo txarra denik.

Markel: Ados, Uxue, baina zuk hitz egin berarekin. Ni kokoteraino nauka! Eta ez naiz zu bezain diplomatikoa.

Oihane: Lasai, Markel. Ea Uxue eta bion artean konbentzitzen dugun.

Markel: Bale, bale. Esango didazue nola ateratzen den. Baina kontuz Jonen erreakzioarekin, agian gaizki hartuko du-eta!