Testu-ereduak B1 Idazmena: Ohiko Batzar Nagusia

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 227
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lan-esparruan, ereduei jarraiki, bilera-deiak egitea

Ohiko Batzar Nagusia

2015eko OHIKO BATZAR NAGUSIA

DEIALDIA


EGUNA: 2016ko martxoaren 13a

TOKIA: Adar Kooperatibaren egoitza nagusia (Bergara)

HASIERA ORDUA: Lehenengo deialdia, 12:00etan

Bigarren deialdia, 12:30ean


AZTERGAIAK

  1. Kontseilu Errektorearen agurra.
  2. Aurreko akta irakurri eta onartzea.
  3. Bi bazkide izendatzea.
  4. 2015eko kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, ekitaldiko diru-kontuak onartzea.
  5. 2015eko ekitaldiko galdu-irabazien berri ematea.
  6. 2016. urteko kudeaketa-plana aurkeztea.
  7. Bazkide berrientzako sarrera-kuota zehaztea.
  8. 2016ko ekitaldian kapital-ekarpenak izango duen interes-tasa zehaztea.
  9. Eskariak eta galderak.

Bergaran, 2016ko martxoaren 5ean.


Koldo Uribe Astarloza

Lehendakaria