Testu-ereduak B1 Mintzamena: Eskubaloi-ikastaroa

Argitaratua: osteguna, 19 maiatza 2016, 11:55
mintzamena b1

Ekintza komunikatiboa: Semeak bertan izena eman dezan, ikastaro baten inguruko zalantzak argitu eta iritziak ematea.

Kiroldegiko harreragilea: Egun on. Zer nahi duzu?

Interesatua: Egun on. Bederatzi urteko seme bat daukat. Ikastaro bila nabil harentzat.

Kiroldegiko harreragilea: Ikastaro jakin bat nahi al duzu?

Interesatua: Bai, eskubaloikoa. Nire ilobak iaz egin zuen, eta oso egokia iruditu zitzaidan. Asko ikasten dute txikitatik, ia konturatu gabe.

Kiroldegiko harreragilea: Egia esan, ikastaro estimatua da. Umeek gogoz ematen dute izena.

Interesatua: Eta, badago lekurik oraindik? Uztaileko lehen hamabostaldian izan behar du; bigarrenean, kanpora goaz, oporretara.

Kiroldegiko harreragilea: Oraindik ez da zabaldu ikastaroa eskatzeko epea. Epea zabaltzean etorri beharko duzu. Galarazita dago izena lehenago ematea.

Interesatua: Ulertzen dut, bai. Bestela, erotzeko modukoa izango litzateke, ezta?

Kiroldegiko harreragilea: Bada, bai. Guraso batzuk nahiko astun jartzen dira. Ez dute eperik errespetatzen.

Interesatua: Ados nago. Askotan, geu gara okerrenak, gurasoak. Pazientzia gehiago behar genuke…

Kiroldegiko harreragilea: Beno, guraso guztiak ez zarete berdinak! Etorri maiatzean, orduan zabaltzen da epea.

Interesatua: Eskerrik asko. Ez zait ahaztuko etortzea!