Testu-ereduak B1 Mintzamena: Asmoak zehazten

Argitaratua: ostirala, 8 uztaila 2016, 12:00
mintzamena b1

Ekintza komunikatiboa: Ezagunen eta lagunen artean asmoak zehatz azaltzea.

Asmoak zehazten

Itziar:  Egun on, Ane. Zer egiteko asmoa duzu larunbat iluntzean?

Ane:     Ba, egia esan, ez dakit. Nire lehengusuak eta nik zinemara joatea pentsatu            dugu, baina oraindik ez dugu ezer erabaki. Zer pentsatu duzu zuk?

Itziar:  Nik gure baserrian afari bat antolatzeko asmoa dut. Ainhoak eta Mikelek janaria        ekarriko dute, eta Peruk eta Amaiak edaria. Aitorrek, gainera, atzerriko lagun batzuk ekarriko ditu, Alemanian ezagutu zituenak. Etorri nahi duzu? Zure lehengusua ekar dezakezu, nahi baduzu...

Ane:     Ba, oso plan polita iruditzen zait. Lehengusuari galdetuko diot ea nahi duen.           Animatzen bada, etxean zer dugun begiratuko dugu, eta bihar deituko dizut erantzuna emateko.

Itziar:   Oso ondo. Bihar zein ordutan deituko didazu?

Ane:     Eguerditik aurrera; goizean ikastaro batean egongo naiz-eta.

Itziar:   Primeran! Bihar arte orduan.

Ane:     Bihar arte!