Testu-ereduak B1 Entzumena: Arrandegian entzundakoa

Argitaratua: ostirala 8 uztaila 2016, 11:28
entzumena b1

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean eta aurrez aurre, eguneroko gaiei buruzko elkarrizketak ulertzea.

Arrandegian entzundakoa

 

Larraitz:           Kaixo, Izaskun! Zu ere arraina erostera?

Izaskun:            Aupa, Larraitz. Bai! Gaur gonbidatuak dauzkagu, eta legatza erostera  etorri naiz.

Larraitz:           Ederki. Eta familia? Zer moduz senarra eta seme-alabak? Senarrari ez zaio asko faltako erretiroa hartzeko, ezta?

Izaskun:            Aurretik erretiratua dago! Gazte bati erakusten ibili behar du, erretiroa

ofizialki hartu arte.

Larraitz:           Hori berri ona da! Eta semea, hasi al da unibertsitatean?

Izaskun:            Datorren ikasturtean hasiko da. Dirudienez, arkitektura egin nahi du;

horretarako, ordea, kalifikazio oso onak eskatzen dituzte.

Larraitz:           Baina zuen semea ikasle txukuna izan da beti.

Izaskun:            Buru argia da, baina zeharo alferra. Beti esaten diot: “Gehiago ikasiko

bazenu, ez zenuke arazorik izango arkitektura egiteko”.

Larraitz:           Tira, Larraitz, orain utzi egin behar zaitut, nire txanda da-eta. Goraintziak

denei!

Izaskun:            Ondo da! Zuk ere eman goraintziak etxean! Eta beste bat arte.

Larraitz:           Agur, bai!