Testu-ereduak A2 Mintzamena: Udako oporrak

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
mintzamena A2

Ekintza komunikatiboa: Lagun batekin oporretarako plana adostea.

Udako oporrak

Mirari:   Aizu, Iker, uda badator. Nora joango gara oporretan?
Iker:      Oihan Beltzera joatea pentsatu dut, Mirari. Zer iruditzen zaizu?
Mirari:   Oihan Beltzera? Non dago hori?
Iker:      Alemanian. Oso toki polita da. Ibilbide ederrak daude hango basoetan.
Mirari:   Ibilbideak? Nik etzanda egon nahi dut oporretan. Adibidez, Karibe aldean.
Iker:      Buf! Bero egiten du Kariben! Ni ez noa hara.
Mirari:  Bale, bale! Alemaniara joango gara, baina datorren urtean nik aukeratuko dut lekua, e!
Iker:      Lasai egon, gustatuko zaizu! Utzi prestaketa nire esku.
Mirari:  Ados. Beti zuk nahi duzuna egiten dugu…