Testu-ereduak A2 Mintzamena: Osabaren gorputzaldia

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
mintzamena A2

Ekintza komunikatiboa: Senitarteko bati, zenbaitetan keinuen laguntzaz, osasun-egoeraz galdetzea edota erantzutea.

Osabaren gorputzaldia

Iloba:    Kaixo, osaba, zer moduz?
Osaba: Gaur tripako minez nago. Zerbaitek kalte egin dit.
Iloba:    Zer jan duzu, bada?
Osaba:  Atzo odolkia jan nuen afaltzeko. Hori izango da.
Iloba:    Agian, bai. Odolkia oso pisua da sabelerako. Lasai, osatuko zara.
Osaba:  Eskerrik asko. Hala espero dut nik ere!