Testu-ereduak A2 Mintzamena: Erakutsidazu bidea, Ixabel

Argitaratua: osteguna, 7 uztaila 2016, 9:47
mintzamena A2

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean, besteak jakinaren gainean jartzeko helburuz eta esaldi sinpleak erabiliz, film bati buruzko aurkezpen laburra egitea.

Erakutsidazu bidea, Ixabel

Josu:                   Ez dakizu zein film polita ikusi nuen asteburuan!

Martin:                A, bai! Kontatu, kontatu...

Josu:                   Euskaldun berri bat da protagonista. Baserri batera joaten da euskara     ikastera, baina ez du ezer ulertzen. Oso barregarria da. Gainera, baserriko neskarekin maitemintzen da.

Martin:              Orduan, filma gomendatzen didazu?

Josu:                   Bai, oso ongi pasatuko duzu; protagonistaren astakeriak oso barregarriak dira!

Martin:              Bueno, ba, joango naiz ikustera!