Testu-ereduak A2 Mintzamena: Eguraldi kaskarra

Argitaratua: astelehena, 26 iraila 2016, 9:21
mintzamena A2

Ekintza komunikatiboa: Lagun bat jakinaren gainean jartzeko asmoz, eguraldiaren deskribapen xumea egitea.


Eguraldi kaskarra

 

Oier: Saioa, badakizu zer eguraldi egin behar duen bihar?

Saioa: Telebistan entzun dut txarra egin behar duela.

Oier: A bai? Beno, urtarrilean ez da harritzekoa.

Saioa: Euria eman dute; batez ere, arratsalderako. Haizeak gogor joko du egun osoan. 

Oier: Baina elurrik ez, ezta?

Saioa: Ez, ez! Horrelakorik ez. Kaleetan ez dugu elurrik ikusiko; mila metrotik gora soilik egingo du.

Oier: Euskal Herriko giro tipikoa, orduan: euria eta haizea. Aterkia eta pazientzia beharko ditugu…

Saioa: Bada, bai.Etxe barruan egon behar!Iritsiko dira eguzkia eta udaberria!