Testu-ereduak A2 Idazmena: Mezua Eskoziatik

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 8:54
idazmena A2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 321
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Atzerrian ikasten ari den gazte batek, mezu bidez, gurasoen jakin-mina asetze aldera, oinarrizko informazioa ematea.


Mezua Eskoziatik

 

Kaixo, ama.

 

Orain bi aste baino gusturago nabil! Ari naiz pixkanaka ingelesari neurria hartzen. Pisuko kideei eta irakasleei ia dena ulertzen diet, baina bertakoekin hitz egiteko zailtasun gehixeago daukat.

 

Hemen asko luzatu du eguna, baina ordu libre gutxi dauzkat. Azterketak badatoz. Hala ere, batzuetan ateratzen dut tarteren bat korrika egiteko edo pisukideekin beste kirolen batean aritzeko. 

 

Ez da asko falta elkar ikusteko, uda gainean daukagu-eta. Zure entsalada eder horiek jateko irrikaz nago!

 

Aita ondo ibiliko da, ezta? Asko sumatzen dut zuen falta. Ondo izan eta goraintziak amonari ere.

 

Unai