Testu-ereduak A2 Entzumena: Italiako lurrikara

Argitaratua: ostirala, 10 otsaila 2017, 2:32
entzumena A2

Ekintza komunikatiboaHedabideetan, irudien laguntzaz, albiste baten mezu nagusia ulertzea.


Berri-emailea: Amatriceko kaleak bat-bateko ospitale bilakatu dira. Lurrikara ondorengo minutuetan hasi dira erreskate-lanekin, baina eguna argitu duenean errazagoa izan da biktimak aurkitzea. Batzuentzat, laguntza beranduegi iritsi da. Beste askok, aldiz, hondakinen artean bizirautea lortu dute.

“Arnasa hartu dezakezu?”, galdetu dio lur azpian dagoen emakumeari. Ahots arinez, “baietz” erantzun du.

Erreskate-taldeek isiltasuna eskatu dute. Isiltasuna, bizirik egon daitezkeenak entzun ahal izateko. “Hemen azpian, gutxienez, 70 pertsona daude”, dio suhiltzaile honek. Accumoliko bizilagun honek dio jendea garrasika hasi zela, negarrez; gogoratze hutsarekin, bera ere emozionatu egiten da.

Kalteturiko beste herri batean, Illican, emakume honek militarren presentzia eskatzen du: “Guk ordaintzen ditugu militarrak, eta hemen ez da bakar bat ere ikusi”, dio suminduta.

Pescara del Tronton ere, guztia erori da. Askori kostako zaio bizitakoa ahaztea.   

Eitb.eus / Albisteak /Eguneko bideoak

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/