Testu-ereduak A2 Mintzamena: Inauterietako desfilea ikastolan

Argitaratua: ostirala, 10 otsaila 2017, 2:43
mintzamena A2

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean oinarrizko informazioa trukatu eta gai arrunt baten inguruan solas egitea.


Inauterietako desfilea ikastolan

 

 

Saioa: Aspaldiko! Zu ere hemen?

Maider: Beharko! Umeen atzetik, badakizu…

Saioa: Bi dauzkazu, ezta?

Maider: Bai. Mutikoa eta neska. Eta, zuek?

Saioa: Bueno, nik ez daukat bikotekiderik, baina, alaba bat, bai.

Maider: Ederki! Eta… zein mozorro tokatzen zaio gaur?

Saioa: Bada, saguzar-mozorroa. Bigarren mailakoek hori jantzi behar dute aurten.

Maider: A bai! Gure Oierrek iaz jantzi zuen. Gaur pirata jantzita dago, ikusten duzu.

Saioa: Bai. Eta amaren besoetan dagoen txikitxo hori? Nola izena du?

Maider: Jone. Nire besoetan egongo da, bai, anaiari begira. Oraindik ez da oinez hasi.

Saioa: Oso ume polita da, bere begi urdinekin. Izango du denbora desfileetarako, bai!

Maider: Bueno, Saioa, utzi egin behar zaitut. Oier eta bere gelakoak hastera doaz.

Saioa: Ados. Jarraituko dugu hurrengo batean. Goraintziak senarrari!

Maider: Ahaztu gabe emango dizkiot. Ondo segi!