Testu-ereduak A2 Idazmena: Gertaera bat

Argitaratua: Monday, 16 May 2016, 9:39 AM
idazmena A2
  • Atala:
  • Area of knowledge:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 594
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagunei, mezu bidez, gertaera bat kontatzea, esaldi labur eta sinpleekin.

Gertaera bat


Aupa, Bittor! Zer moduz Australian? Topatu al duzu lanik?

Ni oporretan nago. Atzo, lehen aldiz, kayak-ean ibiltzera joan nintzen lagunekin. Itsasoa bare-bare zegoen, baina, badiatik atera ginenean, olatu handiak zeuden eta uretara erori nintzen. A ze sustoa! Txalekoa soinean neukan. Eskerrak! Lagunak barrez, niri begira, eta nik ezin nuen igo kayak-era. Azkenean, lortu nuen. Gero, ni ere barrez hasi nintzen, kar-kar!

Zuk ere bidali mezutxo bat, nola zabiltzan jakiteko. Beno, artista, zaindu!

Josu