Testu-ereduak A2 Entzumena: Etxe bat alokatu nahi dut

Argitaratua: osteguna, 7 uztaila 2016, 8:59
entzumena A2

Ekintza komunikatiboa: Etxe bat alokatzeko xedez, ideia garrantzitsuenak ulertzea lagun edo ezagun batekin izandako elkarrizketa batean.

Etxe bat alokatu nahi dut

 

Uxue:                  Aupa, Joana! Zer, iragarkiei begira?

Joana:                 Bai. Etxe bat alokatu nahi dut.

Uxue:                  A, bai! Eta non?

Joana:                 Ba, lanetik hurbil, erdigunean; horrela, ez dut autoa hartu beharko.

Uxue:                  Aizu, ba, nire ahizpak badu pisu bat zentroan alokatzeko, baina nahiko txikia da.

Joana:                Bi logelarekin nahikoa dut.

Uxue:                  Lastima! Nire ahizparen pisuak logela bakarra du.

Joana:                Nik handiagoa nahi dut.

Uxue:                  Eta Mikelen etxea? Badakizu, datorren hilean atzerrira joango da lanera, eta luzerako.

Joana:                Nolakoa da? Zenbat gela ditu?

Uxue:                  Bi gela handi, sukaldea, komun bat, egongela eder bat eta terraza handi bat.

                            Bigarren solairua da, eta badauka igogailua.

Joana:                Garestia izango da, ezta?

Uxue:                  Ez dakit. Deitu telefonoz eta galdetu.

Joana:                Ba, oraintxe deituko diot.

                           (Telefonoz)

Joana:                Kaixo, Mikel! Joana naiz. Uxuek esan dit etxea alokatuko duzula.

Mikel:                 Bai. Datorren hilabetetik aurrera.

Joana:                Zenbat eskatzen duzu?

Mikel:                 Hilean 800 euro.

Joana:                Gustura ikusiko nuke!

Mikel:                 Konforme. Gaur lauretan zer moduz?

Joana:                Oso ondo. Zein da helbidea?

Mikel:                 Kale Nagusia, 2.

Joana:                Ongi. Bertan ikusiko dugu elkar.

Mikel:                 Orduan, gero arte!